Itxi

Espainiako Vuelta

Abuztuaren 24an hasten da

Galdeano: 'Etorkizuna kolokan dugula ekingo diogu Vueltari'

Erredakzioa

Euskaltel Euskadiko managerraren esanetan, datorren denboraldian proiektuak jarraitzeko ezinbestekoa den babéesela oraindik aurkitu ez izanak, urduritasuna reagiten du taldean.

  • Igor Gonzalez de Galdeano. Argazkia: EFE

    Igor Gonzalez de Galdeano, Euskaltel Euskadiko managerra. Argazkia: EFE

Euskaltel Euskadik datorren abuztuaren 24an hasiko den Vueltan parte hartuko du, baina ziurgabetasuna da nagusi talde laranjan, datorren denboraldirako taldearen jarraipena kolokan baitago. Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel taldeko managerrak esan duenez, "urduritasuna nabari da taldean".

"Ziurgabetasunarekin ekingo diogu Vueltari, baina profesionalak gara, eta ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara. Datorren urtean taldeak jarraitu ahal izateko babeslea bilatzen ari gara. Zentzu horretan, esfortsu handia egiten ari gara. Ditugun helburuak betetzen saiatuko gara", adierazi du Gonzalez de Galdeanok.

Euskaltelek erabakita du Vueltan parte hartuko duen taldea. Samuel Sanchez izango da taldeburua, eta beste zortzi txirrindulari hauek osatuko dute taldea: Igor Anton, Mikel Nieve, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun eta Mikel Landa.

"Talde sendoa daramagu. Gure taldeburuak badaki zer den Vueltazo podioan egotea, eta lasterketa hauetan esperientzia duten txirrindulariak eramango diitugu. Vuelta irabazteko lehian egoeta da gure helburua. Nibali, Valverde edo Purito bezalako txirrindularietatik gertu egotea da helburua, azken uneraino beraiekin borrokan ibiltzea", gaineratu du Euskalteleko managerrak.