Itxi

Espainiako Vuelta

Aurkezpena

Gonzalez de Galdeano: 'Vuelta azkar erabakitzeko arriskua dago'

Erredakzioa

"Vuelta helburu garrantzitsua izango da guretzako", ziurtatu du Euskaltel Euskadiko zuzendari nagusiak. "Vueltan lider sendo batekin aurkeztuko gara, seguru", gaineratu du.

  • Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel Euskadiko zuzendari nagusia. Argazkia: EITB

    Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel Euskadiko zuzendari nagusia. Argazkia: EITB

"Vuelta 2013 azkarregi erabakitzeko arriskua dago", Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel Euskadiko zuzendari nagusiaren hitzetan. Vigon Espainiako itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute gaur, eta mendateetan 12 etapa bukatuko direla jakinarazi dute.

"Ibilbide zorrotza da, baina arriskua ere badu, ikusleentzako egin dute. Vueltak ikuslea harrapatuko du egunero, baina lasterketa azkarregi erabakitzeko arriskua dago eta interesa gal dezake. 2012ko bezalakoa izatea espero dut", azaldu du.

"Vuelta helburu garrantzitsua izango da guretzako", ziurtatu du Gonzalez de Galdeanok.

"Tourrera eta Girora arte egitasmoa egin dugu, baina Vueltan lideer sendo batekin aurkeztu gara, seguru", adierazi du.