Frantziako Tourra
114. ekitaldia
2027ko Frantziako Tourra Edinburgon hasiko da, eta lehenengo hiru etapak Erresuma Batuan izango ditu
EITB MEDIA
Bigarren etapa Galesen jokatuko dute, eta hirugarrena, Ingalaterran. Emakumezkoen Frantziako Tourra ere hasiko da, 2027an, Erresuma Batuan, baina ez dute zehaztu zein hiritan.
-
2024ko Frantziako Tourra Florentzian hasi zen, eta bertan hartu zuen EFEk argazki hau.
2027ko Frantziako Tourra Edinburgon hasiko da, Eskoziako hiriburuan, asteazkenean lasterketaren antolatzaileek iragarri dutenez. Horrekin lotuta, Tourrak aurreratu du probako 114. ekitaldiko bigarren etapa Galesen jokatuko dutela, eta hirugarrena, Ingalaterran. Emakumezkoen Frantziako Tourra ere hasiko da, 2027an, Erresuma Batuan, baina ez dute zehaztu zein hiritan; bermatuta dago, hori bai, gizonezkoen proban gertatu denez, etapa bana izango duela Eskozian, Galesen eta Ingalaterran.
Testuinguru horretan, 2027ko Frantziako Tourrak udazkenean argituko du zein ibilbide izango duen. Hiru txirrindulari britainiarrek dute Tourra irabazita: Bradley Wigginsek (2012), Chris Froomek (2013, 2015, 2016, 2017) eta Geraint Thomasek (2018). 2027an, lehen aldiz ibiliko da Frantziako Tourra Eskozian zehar.
Hurrengo Frantziako Tourra Lillen hasiko da, uztailaren 5ean, eta 2026koa, ordea, Bartzelonatik irtengo da.