Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Saria

EITBk TM Broadcast sari bat jaso du, 2023ko Frantziako Tourraren Grand Departen egindako ekoizpen lanagatik

EITB MEDIA

Hain zuzen ere, izen handiko golardo horietan, Zuzeneko Ekoizpen Tekniko Onena saria irabazi du EITBk. Munduko 200 telebistarentzat baino gehiagorentzat ekoitzi zuen EITBk 2023ko Frantziako Tourrak Bilbon egindako irteeraren emankizuna.

1:36
EITB Kirolak TM Broadcast sarietan. Irudia: EITB MEDIA

EITBk Zuzeneko Ekoizpen Tekniko Onena saria jaso du TM Broadcast sarietan, Grand Depart Pays Basque 2023 ekitaldiaren ekoizpenean egindako lan bikainagatik, hau da, 2023ko Frantziako Tourrak Bilbon egindako irteeran burututako lanagatik. Hain zuzen ere, munduko 200 telebistarentzat baino gehiagorentzat ekoitzi zuen EITBk Frantziako Tourrak Bilbon egindako irteeraren emankizuna.

Testuinguru horretan, Estatu osoko broadcast sektoreko berrikuntza eta bikaintasuna nabarmentzen dituzten sarietako epaimahaiak nabarmendu duenez, "EITBren zuzeneko ekoizpena sariketara aurkeztutako guztien artean nabarmendu da. Ekoizpenak hamaika kokalekutan integratzeak, beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunarekin batera, profesionaltasun eta gaitasun tekniko maila altua erakutsi zuen. Proiektuaren konplexutasuna, EITBk kalitate handiko ekoizpen arina mantentzeko duen gaitasunarekin batera, erabakigarria izan zen ebaluazioan".

EITBko taldea, Madrilen, saria jasota. Argazkia: EITB Media.

EITBko taldea, Madrilen, saria jasota. Argazkia: EITB Media.

Horrenbestez, berriz ere saritu dute munduari irekitako leiho gisa eta kirol emanaldietan erreferente izateko EITBk egindako lana. EITB Kirolak lantaldearen apustu irmo hori Euskadiko irrati eta telebistako profesionalen elkarteak ere aitortu zuen, Berri Onak 2023 sariarekin, hain justu ere Grand Depart Pays Basqueri emandako arretarengatik.

Halaber, TM Broadcast golardoetan ere, epaimahaiak Primeran plataforma hautatu du, kalitate handiko proiektu ugariren artean, OTT Proiektu Onena gisa.