Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

7. etapa

Ghekiere belgikarrak irabazi du Le Grand-Bornanden, eta Niewiadoma poloniarrak lider jarraitzen du

Agentziak | EITB Media

Ghekiere bera bakarrik sartu da helmugan, eta minutu eta 15 segundoko aldea atera dio Maeva Squiban frantziarrari eta minutu eta 23 segundokoa Demi Volleringi.

  • Justine Ghekiere, helmugan sartzen

    Justine Ghekiere, helmugan sartzen. Argazkia: @LeTourFemmes

Justine Ghekiere belgikarra (AG Insurance-Soudal) gailendu da Frantziako Tourreko zazpigarren etapan. Guztira, 166,4 kilometro egin dituzte Champagnole eta Le Grand-Bornand artean, bost mendate igota, lehen mailako bat tartean. Katarzyna Niewiadoma sailkapen nagusiko liderrak segundo gutxi batzuk galdu ditu.

Ghekiere bera bakarrik iritsi da Le Grand-Bornand bigarren mailako mendateko helmugara (8,2 kilometroko igoera eta batez beste % 4,7ko aldapak). Bigarren Maeva Squiban (Arkea-B&B Hotels)  frantziarra izan da, eta hirugarren, berriz, Demi Vollering herbeheretarrra.

Niewiadoma poloniarrak ondo eutsi dio lidergoari, bosgarren etapatik baitago sailkapen nagusiko postu gorenean. 27 segundora du orain Puck Pieterse herbeheretarra, eta 37ra Cedrine Kerbaol frantziarra. Etapan hirugarren egin arren, Demi Vollering zortzigarren da, minutu eta 45 segundora.

Frantziako Tourra igande honetan amaituko da, zortzigarren eta azken etapa jokatuta, Le Grand-Bornand eta Alpe d'Huez artean 149,9 kilometroko ibilbidea izango duen mendiko jardunaldia.

Etapako sailkapena

1 - GHEKIERE Justine (AG Insurance) 4:26:58

2 - SQUIBAN Maëva (Arkéa) + 1:15

3 - VOLLERING Demi (SD Worx) + 1:23

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

5 - MUZIC Évita (FDJ) + 1:27

6 - DE JONG Thalita (Lotto) + 1:28

7 - PIETERSE Puck (Fenix) d. b.

8 - LABOUS Juliette (dsm) d. b.

9 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) d. b.

10 - REALINI Gaia (Lidl) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) 20:00:52

2 - PIETERSE Puck (Fenix) + 0:27

3 - KERBAOL Cédrine (CERATIZIT) + 0:37

4 - LABOUS Juliette (dsm) + 1:01

5 - DE JONG Thalita (Lotto) + 1:09

6 - VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) + 1:12

7 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) + 1:13

8 - VOLLERING Demi (SD Worx) + 1:15

9 - MUZIC Évita (FDJ) + 1:25

10 - GHEKIERE Justine (AG Insurance) + 1:27