Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

4. etapa

Pietersek bereganatu du garaipena Liejan, eta Volleringek alde handiagoa du Tourreko sailkapen nagusian

EITB MEDIA

Fenix-Deceuninck taldeko txirrindulari herbeheretarra sailkapen nagusiko lider dabilen SD Worxeko ziklista baino azkarrago aritu da bien arteko esprintean, lasterketako laugarren etapan. Sailkapen nagusian, Pieterse bigarren jarri da, eta 22 segundora du Vollering.

  • Zentimetro batzuetako aldea izan da Pieterseren eta Volleringen arteko esprintean. Argazkia: EFE.

    Zentimetro batzuetako aldea izan da Pieterseren eta Volleringen arteko esprintean. Argazkia: EFE.

Fenix-Deceunick taldeko Puck Pieterse txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko laugarren etapa, Liejan, asteazkenean, eta SD Worx-Protime taldeko Demi Volleringek, herbeheretarra bera ere, sailkapen nagusiko liderraren maillot horiari eutsi dio.

Lasterketako laugarren jardunaldian, Pieterse Vollering baino azkarrago aritu da, etapa garaipena zehaztu duen eta bien artean jokatutako esprintean. Horren bikain ibilita, Pieterse, sailkapen nagusian, Pieterse bigarren jarri da, eta 22 segundora du 2023ko Frantziako Tourreko irabazlea.

Ane Santesteban eta Usoa Ostolaza Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindulariak 40. eta 50. postuetan helmugaratu dira, hurrenez hurren, eta, sailkapen nagusian, 4:12ra eta 8:38ra dute Vollering. Debora Silvestri taldekideak, urdail-hesteetako arazoak tarteko, ezin izan du etapa amaitu, eta Tourra utzi behar izan du, eta Cristina Tonettik ezin izan dio eutsi soinean zuen mendiko maillotari.

Ostegunean, hilaren 15ean, Frantziako Tourreko bosgarren etapa jokatuko dute. 152,5 kilometroko ibilbidea izango du horrek, eta Bastognen hasi eta Amnevillen amaituko da.

Etapako sailkapena

1 - PIETERSE Puck (Fenix) 3:12:28

2 - VOLLERING Demi (SD Worx) d. b.

3 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

4 - LE COURT Kimberley (AG) + 0:29

5 - RUEGG Noemi (EF) d. b.

6 - DE JONG Thalita (Lotto) d. b.

7 - MUZIC Evita (FDJ) d. b.

8 - VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) d. b.

9 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) d. b.

10 - MEIJERING Mareille (Movistar) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 7:40:10

2 - PIETERSE Puck (Fenix) + 0:22

3 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 0:34

4 - FAULKNER Kristen (EF) + 0:47

5 - LABOUS Juliette (DSM) + 0:56

6 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) + 1:03

7 - LE COURT Kimberley (AG) d. b.

8 - DE JONG Thalita (Lotto) + 1:04

9 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT) d. b.

10 - VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) + 1:07