Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

21. etapa

Pogacarrek bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken erlojupekoan ere nagusituz

Agentziak | EITB Media

UAEko esloveniarrak bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken etapako erlojupekoa 45 minutu eta 24 segundoko denborarekin amaituz. Horrela, sei etapa irabazi ditu guztira.

1:10
Tadej Pogacar. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourra, bere ibilbideko hirugarrena, Nizako erlojupekoa ere eskuratuta, edizio honetako bere seigarren etapa garaipena.

Esloveniarrak Italiako Giroaren garaipenarekin kateatu du Tourra, eta han ere sei etapa irabazi zituen. Dagoeneko 17 garaipen partzial ditu Frantziako Tourrean, bost aldiz parte hartu ondoren.

Monako eta Niza arteko 33,7 kilometroko erlojuaren kontrakoan "hegan" egin du etapa hau ere irabazteko, nahiz eta Tourra ia irabazita izan etapa jokatu aurretik; izan ere, sailkapen nagusian bost minututik gorako errenta zuela egin dio aurre azken erlojupekoari.

Jonas Vingegaard danimarkarra (aurreko bi Tourren irabazlea) gaurko etapako garaileak baino minutu bat gehiago behar izan du ibilbidea osatzeko (01:03 gehiago, hain zuzen ere), eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian, 6 minutu eta 17 segundora. Remco Evenepoel belgikarra, berriz, 1 minutu eta 14 segundora sailkatu da gaurkoan, eta hirugarren bukatu du sailkapen nagusian ere, 9 minutu eta 18 segundora.

Sailkapen nagusian laugarren Joao Alemida portugaldarra geratu da. Mikel Landa euskal txirrindulariak denbora oso ona egin du gaurkoan, eta zazpigarren sailkatu da etapan eta bosgarren sailkapen nagusian.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1. POGACAR Tadej (UAE) 0:45:24

2. VINGEGAARD Jonas (Visma) +1:03

3. EVENEPOEL Remco (Soudal) +1:14

4. JORGENSON Matteo (Visma) +2:08

5. ALMEIDA Joao (UAE) +2:18

6. GEE Derek (Israel) +2:31

7. LANDA Mikel (Soudal) +2:41

8. TEJADA Harold (Astana) +2:50

9. BUITRAGO Santiago (Bahrain) +2:53

10. YATES Adam (UAE) +2:56

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. POGACAR Tadej (UAE) 83:38:56

2. VINGEGAARD Jonas (Visma) +6:17

3. EVENEPOEL Remco (Soudal) +9:18

4. ALMEIDA Joao (UAE) +19:03

5. LANDA Mikel (Soudal) +20:06

6. YATES Adam (UAE) +24:07

7. RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +25:04

8. JORGENSON Matteo (Visma) +26:34

9. GEE Derek (Israel) +27:21

10. CICCONE Giulio (Lidl-Trek) +30:42