Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 20, larunbata

Frantziako Tourraren 20. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Niza - Col de la Couillole (132,8 km)

EITB Media

Lehia Col de Braus mendiaren igoeran hastea espero da, hasieratik 24,7 kilometrora. Etapa eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahal izango da.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 20. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 20. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Larunbatean, uztailaren 20an, 2024ko Frantziako Tourraren 20. etapa jokatuko da. Nizatik hasita, 132,8 kilometro egingo dituzte txirrindulariek Col de la Couilloleraino, edizio honetako azken-aurreko etapan. Etapa 13:35ean abiatuko da, eta irabazleak 17:18 aldera zeharkatuko du helmuga, aurreikuspenen arabera.

Lehia Col de Brausen igoeran hastea espero da, irteeratik 24,7 kilometrora. Ondoren, beste hiru mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek: Turini (1. mailakoa da eta batez beste % 5,7ko maldak ditu), Colmiane (7,5 kilometroko igoera eta batez beste % 7,1eko aldapak) eta, azkenik, Couillole (15,7 kilometroko igoera eta batez beste % 7,1eko aldapak).

Etapa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en 15:25etik aurrera, eta ETB1en 15:30etik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

20. etaparen profila. Irudia: letour.fr

20. etaparen profila. Irudia: letour.fr


19. etapako profila | 21. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 20. etapa (uztailak 20)

Ibilbidea: Niza – Col de la Couillole

Distantzia: 132,8 km

Goranzko desnibel metatua: 4.600 m

Irteera ordutegia: 13:35

Helmugako ordutegia: 17:18 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h) | 17:44 (35 km/h).

Mendiko etapa: Col de Braus (2. mailakoa), 24,7. kilometroan; Col de Turini (1. mailakoa), 59,8. kilometroan; Col de la Colmiane (1. mailakoa), 95,9. kilometroan; Col de la Couillole (1. mailakoa), 132,8. kilometroan.

TURINI

Turini, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr

Turini, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr

COUILLOLE

Couillole, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr

Couillole, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr