Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 19, ostirala

2024ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Embrun - Isola 2000 (144,6 km)

EITB MEDIA

Ez da etaparik luzeenetakoa izango, baina bai zailenetakoa, hiru asteetan pilatutako nekearen eta ibilbidearen zailtasunaren ondorioz. Are gehiago, etapako punturik baxuenaren eta altuenaren artean ia 2.000 metroko aldea dagoela jakinda.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 19. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 19. etapako profila. Irudia: letour.fr.

2024ko Fantziako Tourreko hemeretzigarren etapa uztailaren 19an jokatuko dute, ostiralean. Embrunen hasi eta Isola 2000 mendatean bukatuko da ibilbidea, 144,6 kilometro egin ondoren. Txirrindulariak 12:20an hasiko dira lanean, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 16:28 eta 17:03 bitartean zeharkatzea helmuga.

Ez da etaparik luzeenetakoa izango, baina bai zailenetakoa, hiru asteetan pilatutako nekearen eta ibilbidearen zailtasunaren ondorioz. Are gehiago, etapako punturik baxuenaren eta altuenaren artean ia 2.000 metroko aldea dagoela jakinda.

Zailtasun handiko hiru mendate izango ditu etapak: maila bereziko bi eta lehen mailako bat. Lehenengo oztopoa 42 km-ra izango dute, Vars maila bereziko mendatean (18,8 km eta batez beste % 5,7ko aldapak). Hortik, Jausiersera jaitsiko dira Bonetteko igoera hasteko, hau ere maila berezikoa (22,9 km eta batez beste % 6,9ko aldapak), Tourreko punturik altuenera iristeko: 2.802 metroko altuera. Amaitzeko, etapa Isola 2000n amaituko da, lehen mailako mendatean (16,1 km eta batez beste % 7,1eko aldapak).

Hori izango da nabarmentzeko azken aukera.

Etapa zuzenean ikusi ahalko da EITBn, eitb.eus-en eta ETB4n 14:15etik aurrera, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

19. etapako profila. Irudia: letour.fr

19. etapako profila. Irudia: letour.fr

18. etapako profila | 20. etapako profila

VARS

Vars mendateko profila. Irudia: letour.fr

Vars mendateko profila. Irudia: letour.fr

BONETTE

Bonette mendateko profila. Irudia: letour.fr

Bonette mendateko profila. Irudia: letour.fr

ISOLA 2000

Isola 2000 mendateko profila. Irudia: letour.fr

Isola 2000 mendateko profila. Irudia: letour.fr

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 19. etapa (uztailak 19)

Ibilbidea: Embrun – Isola 2000

Distantzia: 144,6 km

Goranzko desnibel metatua: 4.400 m

Hasiera-ordua: 12:20

Amaiera-ordua: 16:28 (36 km/h) | 16:44 (34 km/h) | 17:03 (32 km/h).

Mendiko saria: Col de Vars (HC), 42,6. kilometroan; Cime de la Bonette (HC), 87,5. kilometroan; Isola 2000 (lehen mailakoa), 144,6. kilometroan.