Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

13. ETAPA

Philipsenek bigarren garaipena lortu du Tourrean

EITB Media

Jasper Philipsen nagusitu da Paueko helmugan, Wout van Aert eta Pascal Ackermann garaituta. Azken kilometroan erorikoa izan da, eta horrek esprinta baldintzatu du. Bestalde, Primoz Roglic eta Juan Ayuso erretiratu egin dira.

1:05
Jasper Philipsen, helmugan. Argazkia: EFE

Jasper Philipsen (Alpecin) izan da azkarrena Paueko helmugan, eta bere bigarren garaipena lortu du aurtengo Frantziako Tourrean. Azken kilometroan erorikoa izan da, eta horrek esprinta baldintzatu du. Wout van Aert (Visma) izan da bigarrena eta Pascal Ackermann (Israel) hirugarrena.

Eguneko beste bi protagonistak, berriz, Primoz Roglic (Bora) eta Juan Ayuso (UAE) izan dira, biek ala biek lasterketa utzi behar izan baitute. 

Philipsenek esprint bikaina egin du, eta nagusitasun handiz gailendu da. 3 ordu, 23 minutu eta 9 segundo behar izan ditu 165 kilometroko ibilbidea gauzatzeko. Gaurkoa Tourreko historiako etaparik azkarrenetako bat izan da.

Biniam Girmay laugarren postuan helmugaratu da, eta Tadej Pogacar bera ere lehendabiziko hamarren artean sartu da.

Tourreko liderrak eta gainerako faborito nagusiek ez dute etapa lasaia izan, haizearen eraginez, baina azkenean sailkapen nagusiko postuei eutsi diete, Pirinioetako etapa handien bezperan.

Ezustekoak, berriz, egunaren hasieran izan dira, Primoz Roglic eta Jesus Herrada ez zirela abiatuko iragarri dutenean. Txirrindulari esloveniarrak erori egin zen bezperan, eta min hartuta dago ordutik. Herrada, ostera, gaixorik dago.

Gainera, lasterketa hasi eta kilometro gutxira, Juan Ayuso bizikletatik jaitsi da, ondoezik, eta etxerako bidea hartu du.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1. PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 3:23:09

2. VAN AERT Wout (Visma) d.b.

3. ACKERMANN Pascal (Israel) d.b.

4. GIRMAY Biniam (Intermarché) d.b.

5. ARNDT Nikias (Bahrain) d.b.

6. STUYVEN Jasper (Lidl-Trek) d.b.

7. RUSSO Clément (Groupama) d.b.

8. COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.

9. POGACAR Tadej (UAE) d.b.

10. WÆRENSKJOLD Søren (Uno-X) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. POGACAR Tadej (UAE) 52:40:58

2. EVENEPOEL Remco (Soudal) +1:06

3. VINGEGAARD Jonas (Visma) +1:14

4. ALMEIDA João (UAE) +4:20

5. RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +4:40

6. LANDA Mikel (Soudal) +5:38

7. YATES Adam (UAE) +6:59

8. CICCONE Giulio (Lidl-Trek) +7:36

9. GEE Derek (Israel) +7:54

10. GALL Felix (AG2R) +9:18