Frantziako Tourra
13. etapa
Roglicek eta Ayusok Frantziako Tourra utzi dute
EITB Media
Primoz Roglicek lasterketa uztea erabaki du, bezperan izandako erorikoak eragindako zauriengatik.
-
Primoz Roglic, zaurituta helmugaratzen, 12. etapan. Argazkia: EFE
Primoz Roglicek 2024ko Frantziako Tourra utzi du. Bezperan, 12. etapan, erorikoa izan zuen esloveniarrak, helmugarako 12 kilometro falta zirenean. Zaurituta helmugaratu zen, eta zaurien eraginez ezin izan du lasterketan jarraitu.
Red Bull-Bora-Hansgrohe taldeak jakinarazi duenez, medikuek Tourra uzteko gomendatu diote Roglici "beste helburu batzuei aurre egiteko".
Ayuso ere kanpoan geratu da
Juan Ayuso espainiarrak ere Frantziako Tourra utzi du ostiral honetan, 13. etaparen hasieran, Frantziako lasterketak X sare sozialeko bere kontuan iragarri duenez.
Txirrindularia lehen aldiz ari zen Frantziako proban, 21 urterekin, eta sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan zegoen, Tadej Pogacar taldekide eta liderrarengandik 7:09ra.
Azken orduotan, Pello Bilbaok (Bahrain Victorious) ere utzi behar izan du lasterketa, ostegunean, azken bi egunetan ondoeza sentitu ondoren.