Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

8. ETAPA

Girmayk maisuki bereganatu du bere bigarren etapa Frantziako Tourrean

EITB Media

Azken kilometroan errepideak gorantz egin du, eta Biniam Girmay eritrearra izan da azkarrena esprintean, Jasper Philipsen eta Arnaud De Lieren aurretik. Alex Aranburu bederatzigarren tokian helmugaratu da.

3:55
Biniam Girmay eritrearrak etapa garaipena errepikatu du esprintean

Biniam Girmayk (Wanty) irabazi du 8. etapa, esprintean, eta dagoeneko bere bigarren garaipena eskuratu du Frantziako Tourrean. Txirrindulari eritrearrak erakutsi du sasoi betean dagoela, eta bera izan da azkarrena azken kilometroan, errepideak gorantz egin duen tartean. Jasper Philipsen (Alpecin) izan da bigarrena, eta Arnaud De Lie (Lotto), berriz, hirugarrena. 

Eguneko ihesaldian, Jonas Abrahamsen (Uno-X) mendiko liderra izan da protagonista nagusia: 169 kilometro egin ditu ihesean, horietako 140, bakarka. Alabaina, helmugarako 14 kilometro falta zirenean irentsi du tropelak.

Helmugatik bi kilometro eta erdira, ezustekoa izan da tropelean, eta hainbat txirrindularik belartzatik jo behar izan dute aurrera, erorikoa saihesteko. Gertakari horren ostean abiatu da esprinta, eta Girmayk bere bigarren garaipena lortu du, Jasper Philipsen eta Arnaud De Lie mendean hartuta. Turinen lortu zuen bere lehen garaipena Tourrean.

Bestalde, Alex Aranburu (Movistar) gipuzkoarra bederatzigarren sailkatu da, Remco Evenepoelen (Soudal) aurretik.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Tadej Pogacarrek lidertzari eusten dio. Evenepoel da bigarren, eta Jonas Vingegaard hirugarren.

ETAPAKO SAILKAPENA

1. GIRMAY Biniam (Wanty) 4:04:50

2. PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d.b.

3. DE LIE Arnaud (Lotto) d.b.

4. ACKERMANN Pascal (Israel) d.b.

5. VAN DEN BERG Marijn (EF Education) d.b.

6. GIBBONS Ryan (Lidl-Trek) d.b.

7. TURGIS Anthony (TotalEnergies) d.b.

8. WRIGHT Fred (Bahrain) d.b.

9. ARANBURU Alex (Movistar) d.b.

10. EVENEPOEL Remco (Soudal) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1. POGACAR Tadej (UAE) 31:21:13

2. EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:33

3. VINGEGAARD Jonas (Visma) +1:15

4. ROGLIC Primož (BORA) +1:36

5. AYUSO Juan (UAE) +2:16

6. ALMEIDA João (UAE) +2:17

7. RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +2:31

8. LANDA Mikel (Soudal) +3:35

9. JORGENSON Matteo (Visma) +4:03

10. VLASOV Aleksandr (BORA) +4:36