Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

6. etapa

Dylan Groenewegenek irabazi du Dijonen izandako esprinta, eta Pogacarrek lider jarraitzen du Tourrean

EITB MEDIA

Herbehereetako txapeldunak, azken metroetan, Biniam Girmay eta Fernando Gaviria menderatu ditu, eta, horrenbestez, seigarren aldiz lortu du etapa garaipena Tourrean. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.

2:41
6. etapako esprinta

Jayco AlUla taldeko Dylan Groenewegen txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko seigarren etapa, ostegunean, Dijonen, oso estua izan den esprintean. Bitartean, sailkapen nagusiari dagokionez, Tadej Pogacar UAE Emirates taldeko ziklista esloveniarrak lider jarraitzen du, eta ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.

Etapak profil laua zuen, aurreikuspena zen esprinta izan zitekeela, eta gauzatu egin da hori. Ikusgarria izan da azken kilometroa, lasterketan dauden esprinterretako hainbatek azaldu baitute nolako indarra duten. Herbehereetako txapelduna nagusitu da, baina, guztien artean indartsuena izan baita. Jasper Philipsen bigarren postuan sartu da, baina gerora zigortu egin dute, ez baita zuzen aritu esprintean.

Ostegunean eskuratutakoa zenbatuta, Dylan Groenewegenek, dagoeneko, sei etapa garaipen ditu Frantziako Tourrean. Palmares bikaina da, eta Jaycoko txirrindularia hobetzen ahaleginduko da, Tourreko ekitaldi honetan bertan; izan ere, oso parean daude esprinterrak, ikusten ari garenez, hiru ziklista irten baitira garaile orain arteko hiru esprintetan. 

Ostiralean, etapa garrantzitsua jokatuko dute, lasterketako zazpigarren egunean: 2024ko Frantziako Tourreko aurreneko erlojupekoa. Txirrindulariak Nuits Saint Georgesetik abiatuko dira, eta helmuga Gevrey Chambertinen izango da, 25,3 kilometro eginda. Erlojupekoetan espezialistak direnek eta sailkapen nagusiaren lehian sartuta daudenek, hala, kontuan izateko moduko azterketa izango dute.

Etapako sailkapena

1 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) 3:31:55

2 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.

3 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

4 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.

5 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.

6 - VAN AERT Wout (Visma) d. b.

7 - DEMARE Arnaud (Arkea) d. b.

8 - KRISTOFF Alexander (Uno-X) d. b.

9 - ACKERMANN Pascal (Israel) d. b.

10 - ALLEGAERT Piet (Cofidis) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 26:47:19

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:45

3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 0:50

4 - AYUSO Juan (UAE) + 1:10

5 - ROGLIC Primoz (BORA) + 1:14

6 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 1:16

7 - LANDA Mikel (Soudal) + 1:32

8 - ALMEIDA Joao (UAE) d. b.

9 - CICCONE Giulio (Lidl) + 3:20

10 - BERNAL Egan (INEOS) + 3:21

17 - BILBAO Pello (Bahrain) + 4:40