Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

3. ETAPA

Girmayk bereganatu du lehen esprinteko garaipena, eta Carapaz jantzi da horiz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Intermarché-Wanty taldeko esprinter eritrearrak lehen garaipena lortu du Tourrean, bere herrialdeko lehendabizikoa Frantziako lasterketan. Bestalde, postuen araberako sailkapenak liderraren elastikoa eman dio Richard Carapaz ekuadortarrari, Pogacarren kaltetan.

  • Biniam Girmay, Tourreko lehen esprinta irabazi du hirugarren jardunaldian. Argazkia: EFE

    Biniam Girmay, Tourreko lehen esprinta irabazi du hirugarren jardunaldian. Argazkia: EFE

Biniam Girmay eritrearrak irabazi du Turingo helmugan Frantziako Tourreko hirugarren etapa (Piacenza-Turin, 230,5 km), Fernando Gaviria kolonbiarra gaindituta.  Richard Carapaz ekuadortarrak, berriz, liderraren maillot horia jantzi du. Izan ere, EFko txirrindularia azkarrenen arteko multzoan helmugaratu da (hamalaugarren tokian), eta, horri esker, puntukako sailkapenean postuak irabazi eta Tadej Pogacar esloveniarra gainditu du sailkapenean. Bi horiek denbora berarekin daude berdinduta, Jonas Vingegaard daniarrarekin eta Remco Evenpoel belgikarrarekin batera.

Bestalde, Pello Bilbaok bi postu hobetu ditu sailkapen nagusian, zortzigarren postutik seigarrenera jauzi eginez, eta 21 segundora dago sailkapen nagusian, Mikel Landa bezala. Murgiarra hogeigarren postuan dago kokatuta.

Lehendabiziko garaipena Tourrean Girmay eta bere taldearentzat

Mendiko lehen bi etapetan esprinterrek ez dute garaipenaren lehian mugilduta egoteko aukerarik izan, baina afrikarrak garaipena erdietsi berarentzat aproposa izan den lehen jardunaldian, etapa oso laua jokatu eta gero. Helmugatik bi kilometrora erorikoa izan da tropelean, eta bertan Jasper Philipsen (Alpecin Deceuninck) esprinter belgikarra (garaipena lortzeko faboritoetako bat) egon da nahasita, eta horrek esprinterren taldeetako lana aldrebestu du.

Tourreko garaipena bere ibilbideko hamalaugarrena izan da Girmayrentzat, denboraldiko hirugarrena, eta Intermarché taldearen estreinaldia Grand Boucle lasterketako historian.

Astearte honetan, lasterketa Frantzian sartuko da, eta goi-mendiko lehen jardunaldia biziko du, 139,6 kilometroko etaparekin, Pinerolo eta Valloire artean, eta bere ibilbidean Col du Galibier beldurgarria izango du, 19 kilometrotik gorakoa eta helmugarako 20 kilometro baino gutxiagora kokatuta egongo dena.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - GIRMAY Biniam (Intermarché) 5:26:48

2 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.

3 - DE LIE Arnaud (Lotto) d.b.

4 - PEDERSEN Mads (Lidl) d.b.

5 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d.b.

6 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.

7 - JAKOBSEN Fabio (DSM) d.b.

8 - BALLERINI Davide (Astana) d.b.

9 - BENNETT Sam (Decathlon) d.b.

10 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - CARAPAZ Richard (EF Education) 15:20:18

2 - POGACAR Tadej (UAE) d.b.

3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d.b.

4 - VINGEGAARD Jonas (Visma) d.b..

5 - BARDET Romain (DSM) +0:06

6 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:21

7 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d.b.

8 - BERNAL Egan (INEOS) d.b.

9 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) d.b.