Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

Frantziako Tourra, 2. etapa

Pogacar da Tourreko lider berria, Vauquelinek irabazitako etaparen ostean

Agentziak | EITB MEDIA

Frantziarra bakar-bakarrik iritsi da helmugara, eguneko ihesaldian sartu ostean. Atzetik, Pogacarrek eta Vingegaardek aurtengo ekitaldiko lehen norgehiagoka izan dute.

1:31
Tadej Pogacar, maillot horia jantzita. Argazkia: EFE

Kevin Vauquelin Arkea taldeko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko 2. etapa, eta Tadej Pogacar esloveniarrak liderraren elastikoa jantzi du.

UAEko txirrindularia da Tourra irabazteko faborito nagusia, aurtengo Italiako Giroa aise irabazita. Gaurko bigarren etapa jokatuta, Remco Evenepoelekin, Joans Vingegaardekin era Richard Carapazekin berdinduta dago esloveniarra sailkapen nagusian, baina liderraren maillota berak jantzi du puntuengatik.

Pogacarrek erasoa jo du helmugarako 10 kilometrora, Lucako mendatera egin duten bigarren igoeran, gainera iristeko 500 metroren faltan. Bi kilometroko igoera izan da, % 10eko aldapekin.

Vingegaard Tourreko azken bi ekitaldietako irabazlea izan da Pogacarren erasoari erantzuteko gai izan den bakarra, eta biek batera egin dute helmugarako ia bide osoa, Evenepoelek eta Caparapez harrapatu aurretik.

Gainontzeko faboritoak, Primoz Roglic eta Carlos Rodriguez tartean, atzean geratu dira, baita Romain Bardet orduko liderra era.  Frantziarra bosgarren da orain sailkapen nagusian, 6 segundora.

Aurretik, Vauquelin bera bakarrik iritsi da helmugara. 23 urteko debutariak lehen garaipena lortu du Tourrean, berea eta bere taldearena.

Pello Bilbao da sailkapen nagusiko lehen euskal txirrindularia, zortzigarren postuan, Pogacarrengandik 21 segundora.

Etapako sailkapena

1 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) 4:43:42

2 - ABRAHAMSEN Jonas (Uno) + 0:36

3 - PACHER Quentin (Groupama) + 0:49

4 - RODRÍGUEZ Cristián (Arkéa) d. b.

5 - TEJADA Harold (Astana) d. b.

6 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) + 0:50

7 - LAURANCE Axel (Alpecin) + 1:12

8 - TEUNISSEN Mike (Intermarché) + 1:33

9 - HOULE Hugo (Israel) + 1:36

10 - CARAPAZ Richard (EF Education) + 2:21

 

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 9:53:30

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d. b.

3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) d. b.

4 - CARAPAZ Richard (EF Education) d. b.

5 - BARDET Romain (dsm) + 0:06

6 - VAN GILS Maxim (Lotto) + 0:21

7 - BERNAL Egan (INEOS) d. b.

8 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.

9 - PIDCOCK Thomas (INEOS) d. b.

10 - CICCONE Giulio (Lidl) d. b.