Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 14, igandea

2024ko Frantziako Tourraren 15. etaparen profila eta ibilbidea: Loudenvielle - Plateau de Beille (197,7 km)

EITB MEDIA

Bigarren eta azken atseden-egunaren aurreko etapa. Txirrindulariek 1. mailako lau mendate gainditu beharko dituzte, eta etapa maila bereziko Plateau de Beille eski estazioan amaituko da.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 15. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 15. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Uztailaren 14an, igandean, jokatuko da 2024ko Frantziako Tourreko 14. etapa, Loudenvielle eta Plateau de Beille artean, eta 197,7 kilometroko ibilbidea izango du. Etapa 12:05ean hasi eta 17:22 inguruan amaituko da.

2024ko edizioaren azken atseden-egunaren aurreko etapa izango da. Txirrindulariek 1. mailako lau mendate eta maila bereziko bat gainditu beharko dituzte, eta 4.800 metroko desnibel metatua pilatuko dute.

Hasieran, lehen zazpi kilometroak gaindituta, eguneko lehen igoerari egingo diote aurre ziklistek. 1. mailako Peyresourde (6,9 km eta batez beste % 7,8ko aldapak) izango da. Gero, 32 kilometro egindakoan, Mente mendatea (9,3 km eta % 9,1) aurkituko dute, hori ere 1. mailakoa. Ia jarraian, Portet d 'Aspet (4,3 km eta % 9,6) igo beharko dute, hori ere 1. mailakoa. Hasierako hiru igoera horien ostean, txirrindulariek etenaldi bat izango dute, eta, ondoren, Col d 'Agnes (10 km eta % 8,2) igoko dute, 1. mailako azkena baina ez eguneko azkena, etapa maila bereziko Plateau de Beille (15,8 km eta % 7,9) eski estazioan amaituko baita.

Egun erabakigarria izango da sailkapen nagusiari begira. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB4n eta eitb.eus-en, 13:45ean hasita, eta ETB1en, ETB4ri lekukoa hartuta, 15:00etatik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 15. etaparen profila. Irudia: letour.fr

Frantziako Tourreko 15. etaparen profila. Irudia: letour.fr

Col d'Agnes. Irudia: letour.fr

Col d'Agnes. Irudia: letour.fr

Plateau de Beille.Irudia: letour.fr

Plateau de Beille. Irudia: letour.fr

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 15. etapa (uztailak 14)

Ibilbidea: Loudenvielle – Plateau de Beille

Distantzia: 197,7 km

Goranzko desnibel metatua: 4.800 m

Hasiera-ordua: 11:55

Amaiera-ordua: 17:22 (37 km/h) | 17:41 (35 km/h) | 18:05 (33 km/h).

Mendiko saria: Col De Peyresourde (1. mailakoa), 7. kilometroan; Col de Menté (1. mailakoa) 50. kilometroan; Col Du Portet D'Aspet (1. mailakoa), 65,4. kilometroan.