Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

Ekainak 29 - Uztailak 21

Ion Izagirre, Frantziako Tourrera Cofidis taldearekin

AGENTZIAK | EITB Media

Ion Izagirrek (35 urte) badaki zer den Tourrean besoak altxatzea, etapa banatan gailendu baitzen 2016ko eta 2023ko edizioetan.

  • Ion Izagirre. Argazkia: EFE

    Ion Izagirre. Argazkia: EFE

Ion Izagirre gipuzkoarrak esperientzia eta ezagutza eramango ditu datorren larunbatean hasiko den Frantziako Tourreram, bertan lehiatuko den Cofidis taldearen "zortzikoan".

Cedric Vasseurrek zuzentzen duen taldeak Guillaume Martin frantziarra, Bryan Coquard esprinterra eta Jesus Herrada beteranoa izango ditu etapak bereganatzen saiatzeko. Simon Geschke, Alexis Renard, Axel Zingle eta Piet Allegaertek osatuko dute taldea.

Ion Izagirrek (35 urte) badaki zer den Tourrean besoak altxatzea, etapa banatan gailendu baitzen 2016ko eta 2023ko edizioetan.