Frantziako Tourra
Uztailak 12, ostirala
2024ko Frantziako Tourraren 13. etaparen profila eta ibilbidea: Agen - Paue (165,3 km)
EITB MEDIA
Etapa laua, azken zatian laugarren mailako bi mendate dituena. Helmugatik 29 kilometrora dagoen azken medatea; beraz, etapa garaipena esprintean jokatuko dela aurreikusten da.
-
2024ko Frantziako Tourraren 13. etapako profila. Irudia: letour.fr.
Uztailaren 12an, ostiralean, jokatuko da 2024ko Frantziako Tourreko 13. etapa, Agenen hasi eta Pauen amaituko dena. eta 165,3 kilometroko ibilbidea duena. Etapa 13:30ean hasi eta 17:21ak inguruan amaituko da.
Ibilbidea ia laua da, baina 4. mailako bi mendate ditu. Lehenengoa Côte de Blachon izango da (1,5 km % 6,9an), eta, ondoren, Côte de Simacourbe (1,8 km % 6,4an).
Txirrindulariek azken mendatea gaindituta lauak diren 29 kilometro izango dituzte helmugaraino. Litekeena da etapa garaipena esprintean lehiatzea.
Etapa zuzenean jarraitu ahalko da, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:20etik aurrera.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 13. etapa (uztailak 12)
Ibilbidea: Agen-Paue
Distantzia: 165,3 km
Goranzko desnibel metatua: 2.000 m
Hasiera-ordua: 13:30
Amaiera-ordua: 17:16 (46 km/h) | 17:28 (44 km/h) | 17:41 (42 km/h).
Mendiko saria: Cote de Blachon (4. mailakoa), 127. kilometroan; Cote de Simacourbe (4. mailakoa), 136,3. kilometroan.