Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 11, osteguna

2024ko Frantziako Tourraren 12. etaparen profila eta ibilbidea: Aurillac - Villeneuve-Sur-Lot (203,6 km)

EITB MEDIA

Txirrindulariek laugarren mailako hiru mendate izango dituzte ibilbidean, baina azken 68 kilometroak ia lauak dira.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 12. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 12. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Uztailaren 11n, ostegunean, 2024ko Frantziako Tourreko 12. etapa jokatuko da, Aurillac eta Villeneuve-Sur-Lot artean. 203,6 kilometroko ibilbidea izango du. Jardunaldia 12:35ean hasi eta 17:30ak inguruan amaituko da.

Ibilbidea ia laua da, baina txirrindulariek 4. mailako hiru mendate gainditu beharko dituzte. Lehenengoa Cote d 'Autoire izango da (2,7 km % 5,9ra); ondoren, Cote de Rocamadour (2 km % 5,8ra); eta, azkena, Cote de Montclera (2 km % 4,6ra).

Eguneko azken mendatea igota, 68,1 kilometro ia lauak egingo dituzte txirrindulariek; beraz, etapa aproposa izango da esprinterrentzat edota ihesaldiren bat garaipena lortzeko aukerekin iristeko.

Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en, 15:00etan; eta eitb.eus-en, 14:25etik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 12. etapa. Irudia:letour.fr

Frantziako Tourreko 12. etapa. Irudia:letour.fr

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 12. etapa (uztailak 11)

Ibilbidea: Aurillac-Villeneuve Sur Lot

Distantzia: 203,6 km

Goranzko desnibel metatua: 2.200 m

Hasiera-ordua: 11:20

Amaiera-ordua: 17:16 (46 km/h) | 17:28 (44 km/h) | 17:41 (42 km/h).

Mendiko saria: Côte de D'autoire (4. mailakoa), 62,8. kilometroan; Côte de Rocamadour (4. mailakoa) 84,3. kilometroan; Côte de Montcléra (4. mailakoa), 135,5. kilometroan.