Frantziako Tourra
Uztailak 10, asteazkena
2024ko Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Evaux les Bains - Le Lioran (211 km)
EITB MEDIA
Azken zatiak proban jarriko du nor etorri den indarrekin Tour honetara, Lioran zailtasun handiko lau mendaterekin osatuta baitago.
-
2024ko Frantziako Tourraren 11. etapako profila. Irudia: letour.fr.
Uztailaren 10ean, asteazkena, 2024ko Frantziako Tourreko hamaikagarren etapa lehiatuko da. Txirrindulariak berriz itzuliko dira mendiko etapa batera. Evaux les Bainsetik irtengo dira 11:20 aldera eta Lioran goialdean amaituko dute, 16:54 aldera, 211 kilometro egin ondoren. Azken zati horrek proban jarriko du nor etorri den indarrekin Tour honetara, Lioran zailtasun handiko lau mendaterekin osatuta baitago.
Lehenengo kontaktua 80. kilometrotik aurrera izango dute. Orduan, 4. mailako Mouilloux mendatetik igaroko dira (1,9 km % 6,3ra), eta, ondoren, 3. mailako Larodde mendatea etorko da (3,8 km % 6ra).
Hortik aurrera, eguneko benetako proba iritsiko da, Liorangoa. Lehenengo, 2. mailako Neronne mendatea izango dute (3,8 km % 9,1ean), ondoren, 1. mailako Puy Mary mendatea (5,4 km % 8,1ean), bigarren mailako beste bat, Pertus mendatea (4,4 km % 7,9an) eta, azkenik, 3. mailako Font de Cere mendatea (3,3 km % 5,8an).
Eskalatzaileek lan handia izango dute aurretik. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en, 15:00etan; eta eitb.eus-en, 13:10etik aurrera.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 11. etapa (uztailak 10)
Ibilbidea: Evaux Les Bains-Le Lioran
Distantzia: 211 km
Goranzko desnibel metatua: 4.350 m
Hasiera-ordua: 11:20
Amaiera-ordua: 16:54 (39 km/h) | 17:12 (37 km/h) | 17:31 (35 km/h).
Mendiko saria: Côte de Mouilloux (4. mailakoa), 79,8. kilometroan; Côte de Larodde (3. mailakoa) 89,7. kilometroan; Col de Neronne (2. mailakoa), 168,7. kilometroan; Pas de Peyrol (Puy Mary) (1. mailakoa), 180. Kilometroan; Col de Pertus (2. mailakoa), 196,4. Kilometroan.