Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

Uztailak 7, igandea

2024ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila eta ibilbidea: Troyes - Troyes (199 km)

EITB MEDIA

Laugarren mailako lau mendate igo beharko dituzte, baina, oro har, ibilbide osoa izango da gorabeheratsua. Horrek arazoak eragin diezazkioke baten bati, egunotan pilatutako nekeagatik.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Uztailaren 7an, igandean, 2024ko Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa lehiatuko da. Horren ostean, edizioaren lehen atseden eguna iritsiko da, ondo merezitakoa, hainbat egunetan zehar pedalei etengabe eragin ondoren. Mendi ertaineko etapa izango da. Troyesen hasiko da 13:15 inguruan eta leku berean amaituko da, 17:49 inguruan, 199 kilometro egin ondoren.

Laugarren mailako lau mendate igo beharko dituzte, baina, oro har, ibilbide osoa izango da gorabeheratsua. Horrek arazoak eragin diezazkioke baten bati, egunotan pilatutako nekeagatik.

Etapa hasiera eta amaiera lasaiak izango dira, eta lehiatzeko tokirik egokienak ibilbidearen erdialdean aurkituko dituzte. Mendate hauek gainditu beharko dituzte: Val Frion (2,2 km eta batez beste % 5eko maldak), Chacenay (3 km eta batez beste % 4,3ko maldak), Bergeres (1,7 km eta batez beste % 5,2ko maldak) eta Baroville (2,8 km eta batez beste % 4,8ko maldak).

Etapa honen ondoren, sailkapen orokorraren lehen balorazioa egin ahalko da, eta liderrak maillot horia soinean duela eman ahalko du edizio honetako lehen atseden eguna.

Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus atarian, 15:00etan hasita.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 9. etapako profila. Irudia: letour.fr

Frantziako Tourreko 9. etapako profila. Irudia: letour.fr

8. etapako profila | 10. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 9. etapa (uztailak 7)

Ibilbidea: Troyes-Troyes

Distantzia: 199 km

Goranzko desnibel metatua: 2.000 m

Hasiera-ordua: 13:15

Amaiera-ordua: 17:49 (47 km/h) | 18:00 (45 km/h) | 18:13 (43 km/h).

Mendiko saria: Bergères (4. mailakoa), 51,7. kilometroan; Baroville (4. mailakoa) 69,6. kilometroan; Val Frion (4. mailakoa), 107,5. kilometroan; Chacenay (4. mailakoa), 121,2. kilometroan.