Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Frantziako Tourra

Vingegaard, Vismak Frantziako Tourrerako iragarritako taldean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari daniarrak irabazi ditu lasterketa mitikoaren azken bi edizioak. Aurtengo Itzuliak eroriko larri izan zuen, eta orain arte, zalantzan zegoen parte hratzeko moduan izango zen ala ez.

  • Jonas Vingegaard, iaz, Frantziako Tourreko podiumean

    Jonas Vingegaard, iaz, Frantziako Tourreko podiumean

Jonas Vingegaard Visma/Lease a Bike taldeak aurtengo ediziorako iragarritako zerrendan ageri da. Ez zegoen argi txirrindulari daniarra, azken bi urteetako garailea, parte hartzeko moduan izango zen ala ez, Itzulian izandako eroriko larriaren ondorioz.

"Une honen zain geunden guztiak. Oso pozik gaude Frantziako Tourrerako deialdia iragartzeagatik", argitaratu du Team Vismak sare sozialetan, Jonas Vingegaard, Sepp Kuss, Matteo Jorgenson, Wilco Kelderman, Christophe Laporte, Tiese Benoot, Wou Van Aert eta Jan Tratnik txirrindularien argazkiekin batera.

Horrenbestez, ez bada azken orduko arazorik, Vingegaardek iaz lortutako garaipena defendatu ahal izango du ekainaren 29tik uztailaren 21era jokatuko den 2024ko edizioan.

Vingegaardek eroriko larria izan zuen Itzulian, apirilean. Remco Evenepoelek eta Primoz Roglicek ere min hartu zuten.

Danimarkarra ospitaleratuta egon zen hamar egunez; izan ere, batetik, saihets-hezurretan eta ezker lepauztaian hausturak zituen, eta, bestetik, birikietako lesioak.