Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Ekainak 30, igandea

2024ko Frantziako Tourraren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Cesenatico-Bolonia (198,7 km)

EITB MEDIA

Berriro ere, zenbait mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek, Italian beste behin. Hain zuzen ere, 111. Frantziako Tourraren bigarren jardunaldian sei igoera puntuagarri igo beharko dituzte, tartean 3. mailako bost; azken zatian, bi aldiz gainditu beharko dute Cote de San Luca gogorra.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 2. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 2. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Sei mendate puntuagarri, horietako bost 3. mailakoak, eta jardunaldiko azken zatian bi aldiz igo beharko dute Cote de San Luca gogorra; 2024ko Frantziako Tourraren bigarren etapa ekainaren 30ean jokatuko dute, Cesenatico Italiako udalerrian hasiko da, 198,7 kilometroko ibilbidea du, eta Bolonian izango da helmuga. Etapa, aurreko egunean bezala, Italian egingo dute, osorik, eta antolatzaileen aurreikuspena da txirrindulariek 12:15ean ekitea lanari eta irabazleak 17:06tik 17:33ra bitartean altxatzea besoak, helmugako pankartapean.

111. Frantziako Tourrak, horrenbestez, ibilbide gorabeheratsua jarri die txirrindulariei, lasterketako bigarren egunean. 3. mailako Cote de Monticino, 74. kilometroan, eta Cote de Gallisterna, 3. mailakoa hori ere, 88,8. kilometroan, etapako aurreneko mendateak dira. 139.ean, 4. mailako Cote de Botteghino de Zocca iritsiko da, eta, 151,2.ean, 3. mailako Cote de Montecalvo.

Cote de San Luca 168,3. eta 186,6. kilometroetan igo beharko dute txirrindulariek, birritan. 3. mailako igoera da; laburra, 1,9 kilometroko ahalegina eskatuko baitie ziklistei, baina oso gogorra, batez beste maldak % 10,6koa du eta. Pentsatzeko modukoa da, beraz, mendate honek ikuskizun polita ekartzea, kontuan izanik, gainera, parte-hartzaileek etapako zati erabakigarrienean igo beharko dutela.

Bolonian ikusiko dute nor igotzen den podiumera 2024ko Frantziako Tourreko bigarren etapan nagusituta, eta zale guztiok zuzenean jarraitu ahalko dugu, EITBren emanaldiaz, ETB1en 15:00etan eta eitb.eus-en, 14:05etik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

2024ko Frantziako Tourraren 2. etapako profila. Irudia: letour.fr.

2024ko Frantziako Tourraren 2. etapako profila. Irudia: letour.fr.

1. etaparen profila | 3. etaparen profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 2. etapa (ekainak 30)

Ibilbidea: Cesenatico-Bolonia

Distantzia: 198,7 km

Goranzko desnibel metatua: 1.850 m

Hasiera-ordua: 12:15

Amaiera-ordua: 17:06 (44 km/h) | 17:19 (42 km/h) | 17:33 (40 km/h).

Mendiko saria: Cote de Monticino (3. mailakoa), 74. kilometroan; Cote de Gallisterna (3. mailakoa), 88,8. kilometroan; Cote de Botteghino di Zocca (4. mailakoa), 138,5. kilometroan; Cote de Montecalvo (3. mailakoa), 150,7. kilometroan; Cote de San Luca (3. mailakoa), 167,8. kilometroan; Cote de San Luca (3. mailakoa), 186,1. kilometroan.

COTE DE SAN LUCA (3. MAILA)

Cote de San Lucarako igoera, 2024ko Frantziako Tourraren 2. etapan. Irudia: letour.fr.

Cote de San Lucarako igoera, 2024ko Frantziako Tourraren 2. etapan. Irudia: letour.fr.