Frantziako Tourra
GONBIDAPENA
Laboral Kutxa taldea Tourrean izango da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Frantziako Tourraren gonbidapena jaso du abuztuaren 12tik 19ra jokatuko den lasterketen parte hartzeko.
-
Laboral Kutxako zenbait kide denboraldiaurreko lan-saio batean. Argazkia: EITB Media
Laboral Kutxa Team taldea Frantziako Tourrean izango da aurten; izan ere, euskal taldeak lasterketako antolatzaileek ematen dituzten bost gonbidapenetako bat jaso du, Tourrak berak jakitera eman duenez.
Probak zazpi etapa izango ditu, eta abuztuaren 12tik 18ra bitartean jokatuko da. Rotterdametik (Herbehereak) abiatuko da, eta azken etapan Alpe d 'Huez mitikoan izango du helmuga.
Laboral Kutxa Espainiako Vueltan ere izango da, apirilaren 28tik maiatzaren 5era bitartean, hain justu.
Euskal taldearen aburuz, etapakako proba handietako bitan parte hartzeko aukera izateak "Euskadi Fundazioaren emakumezkoen egitura profesionala maila goreneko nazioarteko tropelean eta egutegian egonkortzen du".
Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko kirol arduradunarentzat, Frantziako Tourrean egotea kirol arloan lor dezaketen "helburu nagusia" da; izan ere, "azken finean, proba handiena da, eta mundu guztiak bertan egon nahi du, bertan baitago ere hedabideen arreta guztia".
HAUTATUTAKO TALDEAK
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren (UCI) arabera, araudiaren arabera, UCI Women's World Teams kategoria duten 15 taldeak ofizioz daude sailkatuta. hau da, honako hauek:
Movistar Team (ESP)
AG Insurance - Soudal Team (BEL)
Canyon//Sram Racing (ALE)
Ceratizit - WNT Pro Cycling Team (ALE)
FDJ-Suez (FRA)
Fenix-Deceuninck (BEL)
Human Powered Health (USA)
Lidl - Trek (USA)
Liv-AlUla-Jayco (AUS)
Roland (SUI)
Team dsm-firmenich PostNL (PSB)
Team SD Worx - Protime (PSB)
Team Visma | Lease a Bike (PSB)
UAE Team ADQ (UAE)
Uno-X Mobility (NOR)
Horrez gain, 2023ko emakumezkoen Kontinental mailako sailkapeneko lehen bi taldeak ere parte-hartzaileen arteko zerrendan ageri dira, hots, Cofidis Women Team (FRA) eta Tashkent City Women Professional (UZB).
Azkenik, antolatzaileek gonbidapenak eman dizkiete bost talderi:
Laboral Kutxa - Fundacion Euskadi (EUS)
Arkea - B&B Hotels Women (FRA)
EF Education - Cannondale (USA)
Lotto Dstny Ladies (BEL)
St Michel - Mavic - Auber93 (FRA)