Frantziako Tourra
Ofiziala
2025. urteko Tourra Frantziako Lille hiritik aterako da
Agentziak | EITB Media
Antolatzaileek edizio horretako xehetasun gehiago iragarriko dituzte azaroaren 30ean, Lillen bertan, emango duten prentsaurrekoan.
-
2023ko Frantziako Tourreko etapa baten irteera. Argazkia: Efe.
2025eko Frantziako Tourra Lille hirian hasiko da, Frantziako iparraldeko hiri garrantzitsuenean, eta 112. edizioko lehenengo etapak inguru horretan korrituko dira, antolatzaileek aurreratutakoaren arabera.
Azkenengo hiru edizioak Frantziatik kanpo hasi ostean, Tourra bere herrialdera itzuliko da, eta iparraldean "Grand Depart" delakoa lehen aldiz hartuko dute 2001ean Dunkerketik atera zenetik.
Antolatzaileek adierazi dutenez, arazoaren 30erako deitu duten prentsaurrekoan xehetasun gehiago emango dituzte.
Tokiko hedabideek aurreratutakoaren arabera, lehen lau etapak Frantziako iparraldean jokatuko dira, Belgikako mugatik gertu. Ondoren, mendebaldera egingo dute Normandia eta Bretainian sartzeko.
Tourra 2021ean hasi zen Frantzian azkenengo aldiz, orduan Brestetik abiatu zen Copenhagek irteera hartzeari pandemiagatik uko egin ostean.
Danimarkako hiriburuak hurrengo urtean hartu zuen Tourraren irteera eta, ondoren, 2023. urtean, Bilboren txanda izan zen.
2024an, Florentziatik
Datorren urteko Tourra Italiako Florentzia hirian hasiko da eta, historian lehen aldiz, ez da Parisen amaituko, lasterketa amaitu eta gutxira Frantziako hiriburuak Joko Olinpikoak hartuko dituelako. Ondorioz, Tourra Nizan amaituko antolatzaileek iragan urriaren 25ean iragarritakoaren arabera.