Frantziako Tourra
Azken etapa
Kardiopatia bat gainditu behar izan duela aitortu du Haimar Zubeldiak
Erredakzioa
"Niretzako oso Tour berezia amaitzen da; izan ere, duela hiru hilabete arritmia izan nuen eta txirrindularitzari agur esateko zorian egon nintzen", adierazi du txirrindulari gipuzkoarrak.
"Niretzako oso Tour berezia amaitzen da; izan ere, duela hiru hilabete arritmia izan nuen eta txirrindularitzari agur esateko zorian egon nintzen", adierazi du txirrindulari gipuzkoarrak Rambouilleteko irteeran, azken etaparen atarian.
Bihotzeko arazoak atzean utzita eta lehiaketan 20 egun baino eman ez zituela aurkeztu zen Tourrean, baina seigarren postu baliotsua lortu du Zubeldiak. 2003an eta 2007an bosgarren izan zen eta sentsazio onak berreskuratu ditu gipuzkoarrak.
"Duela hiru hilabete gaixotasunaren berri ez ematea erabaki nuen, une horretan animorik ez nuelako. Arazoak konponbidea izan zuen eta lehiaketara itzuli nintzen, horregatik Tour honen oroitzapen berezia izango dut beti", azaldu du.