Frantziako Tourra
16. etapa
Voecklerren erakustaldia etapa nagusian
Erredakzioa
Frantziako txirrindularia indartsuena izan da Peyresourdeko maldetan eta bakarrik helmugaratu da. Nibaliren erasoari ongi erantzun dio Wigginsek azken mendatean. Evansek denbora galdu du berriz.
Gorka Izagirrek (Euskaltel-Euskadi) etapa ikusgarria egin du eta hirugarren postuan helmugaratu da, eguneko ihesaldian protagonista izan eta gero. Bestalde, Haimar Zubeldia (RadioShack) onenekin izan da une oro eta Nibali, Wiggins eta Froomen atzetik helmugaratu da. Txirrindulari gipuzkoarra bosgarren da sailkapen nagusian.
Voecklerrek bere bigarren garaipena eskuratu aurtengo Tourrean, hamargarren etapa irabazi ostean. Frantziarra eguneko ihesaldian sartu da eta arerioak bata bestearen atzetik atzean utzi ditu. Voeckler bakarrik helmugaratu da eta Chris Anker Sorensen (Saxo Bank) Danimarkako txirrindulariak bi minutu geroago gauza bera egin du.
Nahiz eta Tourmalet, Aspin, Aubisque eta Peyresourde ibilbidean izan sailkapen nagusiko borrokan aldaketa gutxi utzi ditu etapak. Izan ere, Vincenzo Nibalik (Liquigas) soilik eraso egin dio Wigginsi. Chris Froomen laguntzarekin erraz erantzun dio erasoari liderrak. Cadel Evans (BMC) Australiako txirrindulariak agur esan dio garaipenari, baina baita podiuma zapaltzeari ere.
Etapako sailkapena:
1. VOECKLER Thomas TEAM EUROPCAR 05h 35' 02''
2. SORENSEN Chris Anker TEAM SAXO BANK-TINKOFF BANK + 01' 40''
3. IZAGIRRE INSAUSTI Gorka EUSKALTEL - EUSKADI + 03' 22''
4. VINOKOUROV Alexandre ASTANA PRO TEAM + 03' 22''
5. FEILLU Brice SAUR-SOJASUN + 03' 58''
6. VOIGT Jens RADIOSHACK-NISSAN + 04' 18''
7. MARTIN Daniel GARMIN-SHARP + 06' 08''
8. STORTONI Simone LAMPRE - ISD + 06' 08''
9. CARUSO Gianpaolo KATUSHA TEAM + 06' 08''
10. TEN DAM Laurens RABOBANK CYCLING TEAM + 06' 11''
Sailkapen nagusia:
1. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING 74h 15' 32''
2. FROOME Christopher SKY PROCYCLING + 02' 05''
3. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 02' 23''
4. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 05' 46''
5. ZUBELDIA Haimar RADIOSHACK-NISSAN + 07' 13''
6. VAN GARDEREN Tejay BMC RACING TEAM + 07' 55''
7. EVANS Cadel BMC RACING TEAM + 08' 06''
8. BRAJKOVIC Janez ASTANA PRO TEAM + 09' 09''
9. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 10' 10''
10. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT + 11' 43''