Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

UZTAILAK 23 - ABUZTUAK 18

Emakumezkoen Tourra 2024an hasiko da Rotterdamen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lasterketa abuztuaren 12an hasiko da, eta abuztuaren 18an amaituko da, baina zortzi etapa izango ditu, asteartean, hilaren 13an, jardunaldi bikoitza izango baitute parte hartzaileek, tartean, erlojupeko bat Rotterdameko kaleetan.

  • 2022ko Tourraren irteera Parisen

    2022ko Tourraren irteera Parisen. Argazkia: EFE

Emakumezkoen Tourrak Rotterdamen hasiko du bere hirugarren edizioa 2024an, eta hiru etapa izango ditu Herbehereetan, "emakumezkoen txirrindularitzarako naziorik garrantzitsuena", Marion Rousse zuzendariak astelehen honetan adierazi duenez.

Olinpiar Jokoak direla eta, emakumezkoen lasterketa ez da gizonezkoen lasterketaren azken egunean hasiko, aurreko bi edizioetan bezala. Izan ere, abuztuaren 12an hasiko da, 2024ko Pariseko itxiera ekitaldiaren hurrengo egunean.

Astebetez, egungo txirrindulari onenek garaipenaren bila arituko dira hirugarren ekitaldia beteko duen proba honetan. Hala, 2022koa Annemiek van Vleuten herbeheretarrak irabazi zuen eta aurtengoa Clermont Ferranden hasiko da hilaren 23an, gizonezkoen Tourraren amaierarekin batera.

Lasterketa abuztuaren 18an amaituko da, baina zortzi etapa izango ditu, asteartean, hilaren 13an, jardunaldi bikoitza izango baitute parte hartzaileek, tartean, erlojupeko bat Rotterdameko kaleetan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Haga izango da lehen etapako helmuga, eta Dordrecht bigarren etapako irteera. Urriaren 25ean argitaratuko dituzte gainerako xehetasunak, gizonezkoen Tourraren ibilbidearen berri emango den egun berean.