Frantziako Tourra
9. etapa
Michael Woods garaile Puy de Dôme mendatean, eta Pogacarrek 8 segundo kendu dizkio Vingegaard liderrari
EITB MEDIA
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Gorka Izagirre 11. izan da.
Michael Woods (Israel - Premier Tech) kanadarrak irabazi du igande honetan Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa. 182,4 kilometro egin ditu, eta Saint-Leonard-de-Noblat herritik irten eta Puy de Dome mitikoan helmugaratzen lehena izan da, amaierarako 500 metro falta zirenean Matteo Jorgenson (Movistar) estatubatuarra gaindituta, ia igoera osoa egin duena buruan.
Gorriz markatutako eguna izan da, faboritoen hitzordua eta bakoitzak bere asmoak azaltzeko agertokia. Sumendi mitikoaren inguruetara arte, 14 txirrindulariko talde batek beroari aurre egin dio ihesean joateko eta Tour honetan inoiz ez bezalako errentak lortzeko, 10-15 minututik gorakoak. Espedizioan bi espainiar, Gorka Izagirre eta David de la Cruz.
Ihesaldia helmugatik 47 kilometrora aldatu da Matteo Jorgenson estatubatuarraren erasoarekin. Kaliforniarra bakarrik igotzen hasi da eta helmugarako 500 metroko pankartari eutsi dio. Puy de Dome mendateko azken horma izugarrian, % 11,7ko batez besteko maldarekin, kanadarrak Matteo Jorgenson (Movistar) estatubatuarra harrapatu du, 40 kilometro lehenagotik ihes eginda zegoena, garaipen epiko baten bila abiatzeko.
Horrela, 4:19:41eko denborarekin helmugaratu da, 28 segundora Pierre Latour frantziarra (TotalEnergies) eta 35 segundora Matej Mohoric (Bahrain Victorious) esloveniarra.
36 urteko Israel taldeko txirrindulariak bere garaipenik handiena lortu du, Espainiako Vueltan bi etapa irabazi ondoren.
Sailkapen nagusiko lehian, Tadej Pogacar esloveniarrak 8 segundo moztu dizkio Jonas Vingegaard danimarkarrari helmugarako kilometro erdi falta zenean erasoa jota, eta orain 17 segundora du maillot horia.
Hirugarren posturako lehian, Carlos Rodriguez espainiarrak 14 segundo murriztu dizkio Jai Hindley australiarrari, behin-behineko podiumeko azken mailan 1:44 minuturekin kokatuta dagoena.
Sailkapen nagusirako hautagaiak sei minutu baino gehiagoko atzerapenarekin iritsi dira helmugara, Woods nagusitu delarik.
9. ETAPA
Etapako sailkapena
1 - WOODS Michael (Israel) 4:19:41
2 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) + 0:28
3 - MOHORIC Matej (Bahrain) + 0:35
4 - JORGENSON Matteo (Movistar) + 0:36
5 - BERTHET Clément (AG2R) + 0:55
6 - POWLESS Neilson (EF) + 1:23
7 - LUTSENKO Alexey (Astana) + 1:39
8 - GREGAARD Jonas (Uno-X) + 1:58
9 - BURGAUDEAU Mathieu (TotalEnergies) + 2:16
10 - DE LA CRUZ David (Astana) + 2:34
11 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) + 4:57
Sailkapen nagusia
1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 38:37:46
2 - POGACAR Tadej (UAE) + 0:17
3 - HINDLEY Jai (BORA) + 2:40
4 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 4:22
5 - YATES Adam (UAE) + 4:39
6 - YATES Simon (Jayco) + 4:44
7 - PIDCOCK Thomas (INEOS) + 5:26
8 - GAUDU David (FDJ) + 6:01
9 - KUSS Sepp (Jumbo) + 6:45
10 - BARDET Romain (dsm) + 6:58
11 - BILBAO Pello (Bahrain) + 7:37