Frantziako Tourra
Ostirala, uztailak 14
Frantziako Tourreko 13. etaparen profila eta ibilbidea: Châtillon-sur-Chalaronne – Grand Colombier (137,8 km)
EITB MEDIA
Frantzian Bastillaren hartzea ospatzen den egunean, Tourrak goi-mailako etapa lehiatuko du, helmuga Grand Colombier mendate handian duena.
-
2023ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila. Argazkia: letour.fr
2023ko Frantziako Tourraren 13. etapa uztailaren 14an jokatuko dute, ostiralean. Jardunaldia Châtillon-sur-Chalaronne udalerrian hasiko da, eta Grand Colombier mendatean amaitu, 137,8 kilometroko ibilbidea duen etaparekin, ez oso luzea, baina faboritoek euren artean aldea zabaltzeko egokia. Etapa 13:45ean hasiko da eta 17:22ak aldera amaitzea aurreikusita dago.
Frantziako Tourra ez da inoiz Châtillon-sur-Chalaronne egon, Lyonetik 50 kilometro iparraldera. Helmuga Grand Colombier ezagunean izango da, mendatea 2012. urteko ekitaldian igo zuten lehen aldiz. Aurten bosgarrenez igoko dute, eta helmuga bigarrenez izango da bertan.
Ibilbidea aurrekoetan baino zerbait samurragoa izango da. Lébeko begiratokira igoko dira, aldapa txikia duen igoera luzea -16,4 kilometro % 3ko maldarekin-. Artemarera jaitsi aurretik. Ondoren 10 kilometro egingo dituzte ordekan, Culozen hasiko den azken igoerari ekin aurretik. Bukaera 2020ekoa bezalakoa izango da; azken 17,4 kilometroak % 7,4ko aldapa dute, eta azken 3,4ak gogorragoak izango dira, % 9,2ko aldaparekin.
Helmugara iristen diren lehen hiru txirrindulariek 10, 6 eta 4 segundoko denbora sariak izango dituzte, hurrenez hurren.
EITBk zuzenean emango du etapa, 15:10etik, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
12. etaparen profila | 14. etaparen profila
------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 13. etapa (asteazkena, uztailak 14)
Ibilbidea: Châtillon-sur-Chalaronne – Grand Colombier
Distantzia: 137,8 km
Irteera ordua: 13:45
Iritsiera ordua: 17:12 (42 km/h) | 17:22 (40 km/h) | 17:42 (38 km/h).
Mendiko saria: Grand Colombier (maila berezia), 137,8. kilometroan.