Frantziako Tourra
HIRUGARRENAREN BILA
Pogacarrek "talde on batekin eta irabazteko helburuarekin" egingo dio aurre Tourrari
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Esloveniarrak Vingegaard gainditu eta hirugarren garaipena lortu nahi du Frantziako lasterketan.
-
Pogacar, denboraldi honetan lortutako garaipenetako bat ospatzen. Argazkia: EFE
UAE Emirates taldeak astelehen honetan jakinarazi ditu Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarrari bere hirugarren Tourra irabazten lagunduko dioten taldekideak zein izango diren.
Iragan asteburuan bere herrialdeko erlojuaren kontrako eta errepideko txapelketak irabazi berri dituen Pogacarren hitzetan, "talde on batez inguratuta eta irabazteko helburuarekin" joango da Frantziako Tourrera.
"Tourra mundu mailan kirol arloan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetakoa da, eta oso pozik eta hunkituta gaude haren parte izateagatik. Oso gogor egin dugu lan, eta dena dago egon behar duen lekuan, oso talde ona dugu. Aurkari zail batzuk egongo dira, baina Tourrera ikuskizun ona ematera noa, eta, noski, irabazteko helburuarekin", esan du Grande Boucle izenarekin ere ezagutzen den lasterketako irabazle bikoitzak.
Hala, Pogacarrekin batera, honako beste hauek izango dira UAE Emirates taldeko zortzikoan: Rafal Majka, Mikkel Bjerg, Félix Grossschartner, Marc Soler, Matteo Trentin, Vegard Stake Laengen eta Adam Yates.
Here we go ¿¿! We're excited to reveal our lineup for @LeTour #TDF2023:
— @UAE-TeamEmirates (@TeamEmiratesUAE) June 26, 2023
¿¿ @mikkelbbjerg
¿¿ @gro_felix
¿¿ @VSLaengen
¿¿ @majkaformal
¿¿ @TamauPogi ¿¿
¿¿ @solermarc93
¿¿ @MATTEOTRENTIN
¿¿ @AdamYates7 #UAETeamEmirates #WeAreUAE pic.twitter.com/NpTSTNn5Ot