Frantziako Tourra
Uztailak 6, osteguna
Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Tarbe-Cauterets Cambasque (144,9 km)
EITB MEDIA
Txirrindulariek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.
-
2023ko Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: letour.fr
2023ko Frantziako Tourreko 6. etapa, uztailaren 6an jokatuko dena, Tarbetik irtengo da eta Cauterets Cambasqueko igoerarekin amaituko da. 144,9 kilometroko ibilbidearekin, etapa 13:10ean hasi eta 17:08 inguruan amaituko da.
Parte-hartzaileek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.
Eguraldia ere kontuan izan beharko dute taldeek; ea zer tenperatura egingo duen Tourmaleten, 2.000 metrotik gora. Seigarren etapa honetakoa zenbatuta, Tourrak 80 aldiz izango du igota mendate mitiko hori; 17,1 kilometro ditu, eta, batez beste, % 7,3ko malda.
Mendate batekin bukatuko den lasterketako lehen etapa Cauterets-Cambasquen izango da (1. maila, % 5,4ra). Aurretik, Col d 'Aspin (1. maila, % 6,5era) eta Col du Tourmalet (maila berezia, % 7,3ra) ikonikoa igo beharko dira, helmugatik 50 kilometrora baino gutxiagora. Capvern les Blains mendateak (3. maila, % 4,8an) igoeraren hasiera markatuko du.
EITBk zuzenean emango du etapa garrantzitsu hau, eitb.eus-en eta ETB1en bidez; emanaldia 14:40an hasiko da eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.
5. etaparen profila | 7. etaparen profila
------------------------------------------
------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 6. etapa (uztailak 6, osteguna)
Ibilbidea: Tarbe - Cauterets-Cambasque
Distantzia: 145 km
Irteera ordua: 13:25
Iritsiera ordua: 17:06 (39 km/h) | 17:20 (37 km/h) | 17:36 (35 km/h).
Mendiko saria: Côte de Capvern-les-Bains (3. maila), 29,9. kilometroan; Col d'Aspin (1. maila), 68,1. kilometroan; Col du Tourmalet (Maila berezia), 97,9. kilometroan; Cauterets-Cambasque (1. maila), 144,9. kilometroan.