Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Zortzikoak, baieztatuta

Groupama-FDJ eta Lotto-Dstny taldeek Frantziako Tourrerako zortzikoak jakinarazi dituzte

EITB Media

Frantziako eta Belgikako taldeek erabakita dute uztailaren 1ean Bilbon hasiko den Tourrean zein txirrindulari izango dituzten. Zortzina aukeratu dituzte.

  • Groupama-FDJ

    Groupama-FDJ taldearen zortzikoa 2023ko Tourrerako. Argazkia: @GroupamaFDJ

Oso gutxi falta da 2023ko Frantziako Tourra hasteko. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da, Bilbon, eta lehen hiru etapak Euskal Herrian jokatuko dira. Hala, bada, Groupama-FDJ eta Lotto-Dstny taldeak izan dira euren zortzikoak jakinarazten lehenak. Atzerako kontaketa martxan da jada.

David Gaudu izango da Groupama-FDJ taldeko burua, eta sailkapen nagusian ahalik eta postu onena lortzen saiatuko da. Helburua lortzeko, Thibaut Pinot gertu izango du. Pinoten eginbeharra Gauduri laguntzea izango da, nahiz eta etapa garaipenak lortzen ere saiatuko den. Bi horiekin batera egongo dira Valentin Madouas, Stefan Kung, Quentin Pacher, Kevin Geniets, Olivier Le Gac eta Lars van den Berg.

Bestalde, Lotto-Dstny taldeak esprintetan etapa garaipenak lortzea du helburu. Horretarako, Caleb Ewani laguntzen eta taldeko esprinterraren iritsierak ahalik eta ondoen prestatzen saiatuko dira Jasper de Buyst eta Jacopo Guarnieri. Belgikako taldeko igotzaile onena Maxim Van Gils da, eta Victor Campenaerts ihesaldietan sartuta saiatuko da etaparen bat irabazten. Pascal Eenkhorn, Frederik Frison eta Florian Veermersch txirrindulariek osatuko dute zortzikoa.

Groupama-FDJ taldearen zortzikoa 2023ko Frantziako Tourrerako: David Gaudu, Thibaut Pinot, Valentin Madouas, Stefan Kung, Quentin Pacher, Kevin Geniets, Olivier Le Gac eta Lars van den Berg.

Lotto-Dstny taldearen zortzikoa 2023ko Frantziako Tourrerako: Caleb Ewan, Jasper de Buyst, Jacopo Guarnieri, Maxim Van Gils, Victor Campenaerts, Pascal Eenkhorn, Frederik Frison eta Florian Veermersch.