Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

13. etapa

Greipelek etapa garaipena lortu du Sagani esprinta irabazita

Erredakzioa

Lehia estua izan dute, eta milimetro batzuengatik eskuratu du garaipena Lotto-Belisol taldeko txirrindulariak. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Wigginsek jarraitzen du lider.

02:05
Andre Greipelek hirugarren garaipena lortu du

Andre Greipel (Lotto) alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourreko 13. etapa. 217 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek Saint-Paul-Trois-Châteaux eta Le Cap d'Agde artean. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon, eta Bradley Wigginsek (Sky) jarraitzen du lider.

Greipelek esprintean lortu du garaipena. Lehia estua izan du alemaniarrak Peter Saganekin, baina alde oso txikiagatik, etapa irabaztea lortu du. Tropelak behera bota du eguneko ihesaldia helmugarako 25 kilometro falta izan direnean, eta azken metroetan Luis Leon Sanchezek jotako erasoa ere, behera bota dute.

Haizea izan da etapa honetako protagonistetako bat. Tropela multzo txikietan banatzea eragin du haizeak, baina faboritoak elkarrekin iritsi dira.

Euskaltel-Euskadi, berriro eguneko ihesaldian

Euskaltel-Euskadik etapa garaipena lortu nahi du aurtengo Tourrean, eta taldean geratzen diren bost txirrindulariak gogotik saiatuko dira helburua lortzen. Gaurkoan, Pablo Urtasun izan da eguneko ihesaldian sartu den txirrindularia, baina tropelak harrapatu egin du helmugarako 25 kilometro falta zirenean.

13. etapako sailkapena:

1. Andre Greipel (ALE/Lotto) 04:57:59
2. Peter Sagan (SVK/LIQUIGAS) d.b.
3. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) d.b.
4. Sébastien Hinault (FRA/AG2R) d.b.
5. Daryl Impey (RSA/Orica) d.b.
6. Julien Simon (FRA/Saur) d.b.
7. Marco Marcato (ITA/Vacansoleil) d.b.
8. Philippe Gilbert (BEL/BMC) d.b.
9. Peter Velits (SVK/Omega) d.b.
.10. Danilo Hondo (ALE/Lampre) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Bradley Wiggins (GBR/Team Sky) 54:34:33.
2. Chris Froome (GBR/Team Sky) 2:05.
3. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 2:23.
4. Cadel Evans (AUS/BMC Racing) 3:19.
5. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) 4:48.
6. Haimar Zubeldia (EUS/RadioShack) 6:15.
7. Tejay Van Garderen (USA/BMC Racing) 6:57.
8. Janez Brajkovic (SLO/Astana) 7:30.
9. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 8:31.
10. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) 8:51.