Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

12. etapa

David Millarrek irabazi du, esprintean, jardunaldi luzeena

Erredakzioa

Ihesaldi luze baten ostean, esprintean gainditu du Garmin taldekoak Jean-Christophe Peraud. Egoi Martinez hirugarren helmugaratu da.

03:27
David Millar, nagusi esprintean

David Millar txirrindulari britainiarrak (Garmin) irabazi du esprintean Frantziako Tourraren 12. etapa (226. kilometro Saint Jean de Maurienne eta Annonay Davezieux artean). Ihesaldi luze baten ostean, eta esprintean, Jean Christophe Peraud (Ag2r) frantziarra gainditu du. Egoi Martinez (Euskaltel-Euskadi) nafarra hirugarren helmugaratu da, eta Bradley Wigginsek (Sky) lidergoari eutsi dio.

Millar hasieratik sartu da jardunaldiko ihesaldi nagusian, eta azkenean 5 ordu eta 42 minutuko denbora behar izan du helmugan lehena sartzeko. Helmugara heltzeko bi kilometroren faltan, Millarrek eta Peraudek aurrera egin dute eta esprintean britainiarra izan da nagusi. Atzetik, Egoi Martinez, Cyril Gautier eta Robert Kiserlovski heldu dira.

Tropelak Millarrek baino zortzi minutu gehiago behar izan ditu. Wiggins liderrak hamabigarren postuan bukatu du. Sailkapen nagusian, Froome 2:05era dago eta Nibali 2:23ra. Haimar Zubeldiak seigarren postuan jarraitzen du, 6:15era.

Jardunaldi honetan, Robert Gesink, Tom Veelers eta David Moncoutie txirrindulariek proba utzi dute.

13. etapa

Tropela Pirinioetarako bidean da, eta horretarako etapa luzeari aurre egin beharko dio lehenago. Etaparen hasiera 11:45ean emango da eta 17:40ean amaituko da gutxi gorabehera.

12. etaparen sailkapena:

1. David Millar (GBR/Garmin) 5:42:46.
2. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R) d.b.
3. Egoi Martinez (EUS/Euskaltel) d.b.
4. Cyril Gautier (FRA/Europcar) 5.
5. Robert Kiserlovsky (CRO/Astana) d.b.
6. Peter Sagan (SLO/Liquigas) 7:53.
7. Matthew Harley Goss (AUS/GreenEdge) d.b.
8. Sebastien Hinault (FRA/AG2R) d.b..
9. Cadel Evans (AUS/BMC Racing) 7:54.
10.Luca Paoloni (ITA/Katusha) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Bradley Wiggins (GBR/Team Sky) 54:34:33.
2. Chris Froome (GBR/Team Sky) 2:05.
3. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 2:23.
4. Cadel Evans (AUS/BMC Racing) 3:19.
5. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) 4:48.
6. Haimar Zubeldia (EUS/RadioShack) 6:15.
7. Tejay Van Garderen (USA/BMC Racing) 6:57.
8. Janez Brajkovic (SLO/Astana) 7:30.
9. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 8:31.
10. Thibaut Pinot (FRA/FDJ) 8:51.