Frantziako Tourra
Sarekada hotelean
Remy Di Gregorio atxilotu dute, Tourreko atseden egunean
Erredakzioa
Dopinaren aurkako operazio batean, sarekada egin dute Cofidis taldearen hotelean, eta txirrindulari frantziarra atxilotu du Poliziak.
-
Remy Di Gregorio (Cofidis). Argazkia: EFE
Remy Di Gregorio Cofidis taldeko txirrindulari frantziarra atxilotu dute Frantziako Tourreko lehen atseden egunean. Dopinaren aurkako operazio batean, sarekada egin dute Cofidis taldearen hotelean, eta txirrindulari frantziarra atxilotu dute.
26 urteko txirrindulari frantziarra "ustez dopatzeagatik" atxilotu dute Annaick Le Goff epaileak esandakoaren arabera. Iaz hasi zuten ikerketa baten ondorioa da atxiloketa.
Di Gregoriok 2005ean egin zuen debuta profesional mailan, La Francaise des Jeux taldearekin. 2011. urtean, Astana taldean aritu zen, eta denboraldi honetarako fitxatu zuen Cofidisek. 2006ko Etorkizuneko Tourreko etapa bat, 2011ko Paris Nizako etapa bat eta Asturiaseko Itzuliko etapa bat ditu bere palmaresean.