Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Sorbalda aterata

Samuel Sanchezek Frantziako Tourra utzi du

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadi taldeko liderrak helmugatik 97 kilometrora erorikoa izan du, eta lasterketari agur esan behar izan dio, lepauztaian kolpea eta eskuineko eskuan haustura baitu.

02:44
Samuel Sanchez

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi taldeko liderrak Frantziako Tourra agur esan behar izan dio eroriko baten ostean. Zortzigarren etapan, helmugatik ia 100 kilometrora lurrera joan dira Sanchez eta Alejandro Valverde (Movistar), eta asturiarrak ezkerreko lepauztaian kolpea eta eskuineko eskuan haustura du. Valverdek lasterketa jarraitzeko aukera izan du, baina Euskaltel-Euskadiko txirrindularia zerbitzu medikuek eraman behar izan dute.

Sailkapen nagusian hamabigarren postuan izan da Samuel Sanchez, liderraren 2 minutu eta bi segundora. Eskuko hausturarekin, Olinpiar Jokoetarako baja izan liteke Samuel Sanchez.

Gainera Gorka Verdugok ere Frantziako Tourrari agur esan behar izan dio. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak atariko etapan erorikoa izan zuen, eta ezin izan du errepidean jarraitu.