Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

2024KO FRANTZIAKO TOURRA

2024ko Frantziako Tourra ez da Eliseoko Zelaietan amaituko, Nizan amaituko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gainera, itzuli galiarraren amaiera Monakon hasiko den 35 kilometroko erlojupeko batekin iritsiko da.

  • Pogacar, Vingegaard eta Thomas

    2022ko Frantziako Tourreko podiuma. Artxiboko irudia: EFE

2024ko Frantziako Tourra Pariseko Eliseoko Zelaietako ohiko amaieratik aldenduko da, eta Rivieran amaituko da txapelduna erabaki dezaketen bi etaparekin: azken-aurreko jardunaldi menditsu batekin eta 35 kilometroko banakako erlojupekoarekin, Monako eta Niza artean.

2024ko Tourreko 20. etapa (azken-aurrekoa) Nizatik atera eta Col de la Couillolera iritsiko da, 132 kilometroko etapa laburrean. Lau mendate izango ditu. Azken etapa, berriz, 35 kilometroko banakako erlojupekoa izango da, bi igoera izango dituena eta Nizara iritsiko dena.

Frantziako Kosta Urdinak mendiko etapa gogor batekin hasiko da Tourra agurtzen. Col de Brausek, Col de Turinik, Col de La Colmianek (Roglicek irabazi zuen 2021eko Tourrean) eta Col de la Couillolek (Tadej Pogacarrek irabazi zuen han 2023ko Paris-Nizan) sailkapen nagusia astindu dezakete.

2024ko Frantziako Tourra, Italiatik hasiko dena, Nizan amaituko da ezohikoa den banakako erlojupeko batekin. Luzea izango da (35 kilometro) eta Monakon hasi eta La Turbieko eta Col d'Ezeko igoerak osatuta, Nizako Place Massénan amaituko da.