Frantziako Tourra
Ekainaren 30etik
Frantziako Tourra, zuzen-zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en
Erredakzioa
Aurten ere goi mailako txirrindularitza eskainiko du EITBk. Hilaren 30ean hasita ETB-1k eta eitb.com-ek Frantziako Tourra eskainiko dute zuzenean.
unta-puntako kirol emanaldiak eskaintzearen aldeko apustua eginez, Euskal Telebistak zuzenean emango du Frantziako Itzulia, laugarren urtez. Ekainaren 30ean hasiko da lasterketa Liejan eta uztailaren 22an amaitu Parisen. Eguneko etapak zuzenean izango dira ikusgai ETB-1en bazkalostean eta diferituan ETBKn iluntze partean. Goi mendietako jardunaldietan emanaldi bereziak izango dira, eta 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan eguneko kronika egingo dute.
Txirrindularientzat hitzordu garrantzitsuena dugu Frantziako Tourra, nazioartean probarik preziatuena. Zer esanik ez zaletuentzat. Iaz, 153.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen ETBn.
Azken hiru urteetan bezalaxe, ETB-1en egingo da zuzeneko emanaldia arratsaldero, Pedro Mari Goikoetxea eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin. Iluntzean, 20:30ak inguruan, etapa berriz ikusteko aukera izango da ETBKn. Ohi denez, euskal txirrindularien jarduna adi-adi jarraituko dute eguneko kronika hauetan.
Mendiko bost etapa gogor izango ditu Frantziako 99. edizioak. Euskal Telebistak ia osorik emango ditu jardunaldi horiek. Azpimarratzekoak baita, ere, banakako bi erlojuz kontrako proba; aitzin etapa eta mendiko beste lau jardunaldi.
Lasterketak hiru aste iraungo du. Guztira 21 etapa dira, eta tartean bi atseden egun izango dituzte. Fermin Aramendik lasterketatik bertatik egingo du egingo du egunero kronika.
22 taldek hartuko dute parte txirrindularitza proban.Tropelean, punta-puntako txirrindulariak Parisera horiz. Jantzita iristeko ametsarekin: Cadel Evans, Wigins eta Samuel Sanchez, esate baterako.
TOURREKO 21 ETAPAK (profilak)
Atarikoa, ekainak 30: Lieja - Lieja (6,4 kilometro)
1. etapa, laua, uztailak 1: Lieja - Seraing (198 kilometro)
2. etapa, laua, uztailak 2: Vise - Tournai (207,5 kilometro)
3. etapa, mendikoa, uztailak 3: Orchies - Boulogne-sur-Mer (197 kilometro)
4. etapa, laua, uztailak 4: Abbeville - Rouen (214,5 kilometro)
5. etapa, laua, uztailak 5: Rouen - Saint-Quentin (196,5 kilometro)
6. etapa, laua, uztailak 6: Epernay - Metz (207,5 kilometro)
7. etapa, mendikoa, uztailak 7: Tomblaine - La Planche des Belles Filles (199 kilometro)
8. etapa, mendikoa, uztailak 8: Belfort - Porrentruy (157,5 kilometro)
9. etapa, erlojuekoa, uztailak 9: Arc-et-Senans - Besançon (41.5 kilometro)
Uztailak 10, atseden eguna
10. etapa, goi mendikoa, uztailak 11: Macon - Bellegarde-sur-Valserine (194,5 kilometro)
11. etapa, goi mendikoa, uztailak 12: Albertville - La Toussuire - Les Sybelles (148 kilometro)
12. etapa, mendikoa, uztailak 13: Saint-Jean-de-Maurienne - Annonay Davezieux (226 kilometro)
13. etapa, laua, uztailak 14: Saint-Paul-Trois-Chateaux - Le Cap d'Agde (217 kilometro)
14. etapa, goi mendikoa, uztailak 15: Limoux - Foix (191 kilometro) PROFILA
15. etapa, laua, uztailak 16: Samatan - Pau (158,5 kilometro)
Uztailak 17, atseden eguna
16. etapa, goi mendikoa, uztailak 18: Pau - Bagneres-de-Luchon (197 kilometro)
17. etapa, goi mendikoa, uztailak 19: Bagneres-de-Luchon - Peyragudes (143,5 kilometro)
18. etapa, launa, uztailak 20: Blagnac - Brive-la-Gaillarde (222,5 kilometro)
19. etapa, erlojupekoa , uztailak 21: Bonneval - Chartres (53.5 kilometro)
20. etapa, laua, uztailak 22: Rambouillet - Paris Champs-Elysees (120 kilometro)