Frantziako Tourra
GRAND DEPART
2024ko Tourra Italiatik abiatuko da hiru etaparekin
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Frantziako lasterketa ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean izango da Italian zehar.
-
2024ko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila. Argazkia: @LeTour
Frantziako Tourraren antolatzaileek iragarri dutenez, 2024ko edizioa Italiako Florentzia hirian hasiko da, eta lehen hiru etapak herrialde horretan barrena jokatuko dira. Historian lehen aldiz gertatuko da hori, hain zuzen ere Ottavio Botecchia txirrindulariak proba irabaztea lortu zuen lehen italiarra bihurtu zenetik ehun urte beteko direnean.
Horrela, Toskanako hiria 205 kilometroko ibilbidea izango duen lehen jardunaldiaren abiapuntua izango da. Helmuga Riminin egongo da kokatuta, eta, tartean, lasterketa San Marinotik igaroko da, eta horrek proba jasotzen duen hamalaugarren herrialde bihurtuko du.
Bigarren egunean, Cesenatico izango da lasterketaren abiapuntua, hau da, Marco Pantani zenaren gorpuzkiak dauden lekua, eta helmuga, aldiz, Bolonian egongo da kokatuta.
2024ko Frantziako Tourreko 2. etaparen profila. Argazkia: @LeTour
Azkenik, hirugarren jardunaldia Piacenzan hasi eta Turinen izango du helmuga, esprintean erabakitzea espero den etapan. Hori guztia ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean izango da.
2024ko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila. Argazkia: @LeTour