Frantziako Tourra
Sakroa hautsita
Andy Schleckek ezin izango du Tourrean parte hartu
Erredakzioa
Luxenburgoko txirrindularia ezin izango da Frantziako Tourrean lehiatu, eta Espainiako Vueltan 'Alberto Contadorrekin batera lehiatzeko' prest egotea espero du.
-
Andy Schlecken artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Andy Schleckek ez du ekainaren 30ean hasiko den aurtengo Frantziako Tourrean parte hartuko. Sakroan lesioa dauka txirrindulariak eta ezin izango du Tourra korritu. Luxenburgoko txirrindulariak erorikoa izan zuen aurreko ostegunean Dauphine Libere lasterketan eta proba utzi behar izan zuen.
Schleckek Espainiako Vueltan lehiaketetara itzultzea espero duela adierazi du. 'Orain arte izan dudan lesiorik gogorrena da', azaldu du Luxenburgokoak. 'Frantziako Tourrean ez izatea niretzako etsipen handia da', esan du Andy Schleckek. Radioschack taldeko txirrindularia Espainiako Vuelta lehiatzeko prest egon daitekeela adierazi du.