Frantziako Tourra
111. edizioa
2024ko Frantziako Tourra Nizan amaituko da
EITB Media
Parisek Olinpiar Jokoak hartuko dituenez, Tourra ezin da Frantziako hiriburuan amaitu segurtasunari dagozkion arrazoiengatik.
-
Tropela, 2022ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE
2024ko Frantziako Tourra Nizan amaituko da, eta ez Parisen ohikoa den bezala. Ondorioz, Frantziako hiriburuak ez du Tourreko azken etapa hartuko, lehen aldiz 110 urtean.
Parisen egingo dira 2024ko Olinpiar Jokoak, eta segurtasun arrazoiengatik, ezinezkoa da hiri batek egun berean maila horretako bi kirol ekitaldi hartzea.
Oraindik ez dute ezagutarazi 2024ko Frantziako Tourraren ibilbidea, baina Nizan amaituko da Gazzetta dello Sport egunkariak aurreratu duenez. Ezagutzen dena da uztailaren 21ean amaituko dela, erlojupeko etapa batekin.