Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

110. EKITALDIA

Baionan amaituko da 2023ko Frantziako Tourraren hirugarren etapa

A. A. | EITB MEDIA

Zornotzatik abiatu eta Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko errepideak atzean utzi ondoren, txirrindulariak Iparraldean sartuko dira Baionako helmugara iritsi arte.

0:42
Frantziako Tourraren aurkezpena. Tourraren bideo batetik ateratako irudia.

Frantziako Tourrak ostegun honetan baieztatu duenez, 2023ko ekitaldiko hirugarren etapak Baiona izango du helmuga.

Hala, uztailaren 3an, Zornotzatik abiatu eta Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko errepideak atzean utzi ondoren, txirrindulariak Iparraldean sartuko dira Baionara iritsi arte.

Jardunaldiak 185 kilometro izango ditu, ia guztiak lauak, eta aurreikuspenen arabera, esprinterrek euren trebetasunak erakusteko lehen aukera izango dute.

Hurrengo egunean, uztailaren 4an, Akizek Baionaren lekukoa hartuko du, aparteko zailtasunik gabeko beste egun batean.
1. eta 2. etapak, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean

Dagoeneko jakina zenez, aurreko bi etapak euskal errepideetan jokatuko dira ere, Hego Euskal Herriko hiru hiriburuak protagonista izanik. Horrela, Bilbo izango da lasterketaren abiapuntu eta helmuga estreinako jardunaldian, eta bigarren etapan, berriz, txirrindulariak Gasteiztik irtengo dira Donostiara iristeko, zeharo ikusgarriak izatea espero den bi ibilbiderekin.