Frantziako Tourra
6. etapa
Vosek bereganatu du etapa eta liderrago iritsiko da mendiko etapetara
I. G. | EITB MEDIA
Hala, Vosek 30 segundoko aldea ateratzen die Silvia Persico eta Katarzyna Niewiadomari sailkapen orokorrean.
-
Marianne Vos. Irudia: EFE
Maillot horiaren jabea den Marianne Vos (Jumbo-Visma) txirrindulari herbeheretarra esprintean nagusitu da emakumezkoen Frantziako Tourraren 6. etapa irabazteko, lidergoa sendotuz sailkapen nagusian.
129 kilometroko ibilbidea izan da ostiral honetakoa, Saint-Die-des-Vosges eta Rosheim lotzen dituena. Vos eta bere taldekideak aurrealdean kokatu dira lasterketa bukatzeko bi kilometro falta zirenean.
Azken esprintean, Vosek abiadura azkartu du eta lehenengo jarri da 250 metro falta zirenean, Marta Bastianelli (UAE) italiarraren aurretik, etapa irabaziz.
Hala, Vosek 30 segundoko aldea ateratzen die Silvia Persico eta Katarzyna Niewiadomari sailkapen orokorrean.