Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

5. etapa

Wiebesek bigarren garaipena lortu du eta Vosek abantaila handitu du

I. G. | EITB MEDIA

Lasterketa hainbat erorikok markatu dute, eta lehenengoa izan da larriena, tropel erdia tartean sartu baita.

  • Lorena Wiebes lehen etapan.

    Lorena Wiebes lehen etapan. Artxiboko irudia: EFE

Lorena Wiebes (DSM) herbeheretarrak irabazi du ostegun honetan emakumezkoen Frantziako Tourreko bosgarren etapa gorabeheratsua, bere bigarren garaipen partziala, azken esprintean bere lehiakideak gainditu ondoren. Marianne Vos (Jumbo-Visma) herrikideak sailkapeneko lider bezala duen aldea handitu du.

Wiebesek erregulartasunaren maillot berdea jantzi du eta dagoeneko irabazia zuen inaugurazio-etapa. Bar-le-Duc eta Saint-Dié-des-Vosges artean egin du ibilbidea, edizioko etaparik luzeena (175,6 kilometro) 4 ordu, 32 minutu eta 16 segundoan, eta jazarleen talde handi baten buru. Elisa Balafsamo (Trek- Segafredo) italiarra bigarren izan da, eta Vos hirugarren.

Lasterketan, gainera, hainbat eroriko izan dira, eta lehenengoa izan da larriena, tropel erdia tartean sartu baita.

Marianne Vosek 20 segundo ateratzen dizkie bere jarraitzaile hurbilenei, Silvia Persico italiarrari (Valcar) eta Katarzyna Niewiadoma poloniarrari (Canyon/SRAM Racing).