Frantziako Tourra
Roglic kanpoan
Primoz Roglicek Frantziako Tourra utzi du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bosgarren etapan jasandako eroriko baten ondorioz, esloveniarrak lasterketa utzi behar izan du.
-
Primoz Roglic Tourrean. Argazkia: EFE.
Primoz Roglic (Jumbo-Visma) txirrindulari esloveniarrak ez du jarraituko Frantziako Tourrean eroriko baten ondorioz, taldeak Twitterren jakinarazi duenez.
Pasa den edizioan ere, lasterketa utzi egin behar izan zuen esloveniarrak. Bosgarren etapan hartu zuen kolpea, eta sorbalda lokatu bazuen ere, berak jarri zuen berriro bere lekuan lasterketarekin jarraitzeko. Hala ere, "lesioa ondo sendatzeko" ez duela Tourrean jarraituko adierazi du Jumbo-Vismaren sare sozialetan.
Gauzak horrela, Jumbo-Vismak Jonas Vingegaarden (Tourreko egungo liderra) zaindari nagusia galdu du.
Nielsen eta Clarke ere ez dira irtengo
Magnus Cort Nielsen (EF) eta Simon Clarke (EF) ere ez dira 15. etapako irteera lerroan izango EFko bi txirrindulariek positibo eman dute COVID-19an.
¿¿ #TDF2022
— Team Jumbo-Visma cycling (@JumboVismaRoad) July 17, 2022
Primoz about his #DNS in stage 15 @LeTour
“I’m proud of my contribution to the current standings and I trust that the team will realise our yellow and green ambitions. Thanks to everybody for your great support.” pic.twitter.com/aw0juGFWwO