Frantziako Tourra
UZTAILAK 24, IGANDEA
2022ko Frantziako Tourreko 21. etaparen profila eta ibilbidea: Paris la Défense Arena - Paris Champs-Élysées
EITB MEDIA
Lasterketa amaituta, Frantziako Tourreko txapeldun berria ezagutuko da, maillot horiaren behin betiko jabea.
-
2022ko Frantziako Tourreko 21. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Txirrindulariek igandean, uztailak 24, agurtuko dute 2022ko Frantziako Tourra. Edizioko azken etapa ez da oso gogorra izango txirrindularientzat, baina, zalantzarik gabe, nekea igarriko dute ia hilabete lehian eraman ondoren.
Parte hartzaileak dena emateko asmoz irtengo dira Defense Arenatik, Eliseo Zelaietara heltzean sailkapenean duten posizioa hobetzeko asmoz.
Horretarako, 115,6 kilometroko ibilbidea egingo dute, % 6,5eko desnibela duen 4. mailako mendate bakarra izango dutelarik oztopo gisa.
Lasterketa amaituta, Frantziako Tourreko txapeldun berria ezagutuko da, maillot horiaren behin betiko jabea.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en18:00etatik aurrera. Halaber, ETB1ek 18:00etatik 19:45era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 19:45etik etapa amaitu arte, ETB4n jarraitzeko aukera izango da.
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 21. etapa (uztailak 24)
Ibilbidea: Paris la Défense Arena - Paris Champs-Élysées
Distantzia: 115,6 km
Hasiera-ordua: 16:45.
Amaiera-ordua: 19:26 (43 km/h) | 19:34 (41 km/h) | 19:43 (39 km/h).
Mendiko saria: Côte du pavé des gardes (4. mailakoa), 43,3. kilometroan.