Frantziako Tourra
UZTAILAK 23, LARUNBATA
2022ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila eta ibilbidea: Lacapelle-Marival - Rocamadour (40,7 km)
EITB MEDIA
Txirrindulariek erlojupeko bati egin beharko diote aurre, sailkapen nagusian aurrera egiteko txirrindularien azken aukera izango dena.
-
2022ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Frantziako Tourrak azken aukera bat eskainiko die sailkapen orokorreko postu garrantzitsuen lehian murgilduta dauden txirrindulariei, 20. etapan jokatuko den erlojupeko probarekin.
Honezkero, baliteke Grande Boucleko irabazlea nor izango den ia erabakita egotea, edota agian ez. Hala ere, uztailaren 23an txirrindulariek Lacapelle-Marival eta Rocamadour artean bakarlanean bete beharko duten ia 41 kilometroko ibilbideak ezusteko bat baino gehiago ekar lezake, eta ez litzateke lehen aldia izango.
Ibilbidea erabat laua da ia erabat, benetako espezialistentzat aproposa; aitzitik, amaiera aldera badira bi igoeratxo. Bereziki nabarmengarria da 1,5 kilometroko luzera eta % 7,8ko batez besteko maldak dituen Cote de l'Hospitalet gaina, Rocamadourreko helmugari paso emango diona.
Lehen txirrindularia 13: 05ean abiatuko da, eta 17:49 aldera jakingo da zein den etapako irabazlea, eta baita Tourrarena ere.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:35etik aurrera izango da ikusgai etapa. Ondoren, telebistako emanaldia ETB1era igaroko da, 15:00etatik eta etapa amaitu arte.
Ikusi 19. etaparen profila | Ikusi 21. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 20. etapa (uztailak 23)
Ibilbidea: Lacapelle-Marival - Rocamadour
Distantzia: 40,7 km
Hasiera-ordua (lehen txirrindularia): 13:05.
Amaiera-ordua (azken txirrindularia): 17:49.
Mendiko saria: Ez dago.