Frantziako Tourra
ZAZPIGARREN ETAPA
Pogacar, berriro indartsuena mendate gainean amaitu den Tourreko lehen etapan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Esloveniarrak garaipena lortu du Vingegaarden aurretik asfaltorik gabeko azken kilometro ikusgarrian.
-
Pogacar supera a Vingegaard en los últimos metros. Foto: EFE
Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrak irabazi du astearte honetan jokatu den Frantziako Tourreko zazpigarren etapa, Tomblaine eta La Super Planche des Belles Filles gaina (176,5 kilometro) lotu dituena.
Lennard Kämna (BORA-hansgrohe) alemaniarra, eguneko ihesaldia osatu duten txirrindularietatik gehien iran duena, ihes eginda sartu da azken kilometrora, baina erabat hustuta geratu da asfaltorik gabeko zatiaren gogortasunaren aurrean, eta Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) ziztu bizian gainditu dute bere parera heldu direnean.
Danimarkako txirrindulari gaztea izan da igoerako azken 100 metroetan esloveniarrari aurre egiten ausartu zen bakarra. Baina loria Frantziako itzulia birritan irabazi duenak bereganatu du beste behin, eta bigarren egunez jarraian.
Larunbat honetan zortzigarren etapa jokatuko da Suitzako errepideetan barrena, Dole eta Lausana arteko 186,3 kilometroko ibilbidearekin. Pizgarria amaieran egongo da, Estadio Olinpikoko igoeran, hain zuzen ere (4,8 kilometro, % 4,6ko batez besteko maldak). Etapa ehiztariren batek egun on bat izan dezake.
7. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 3:58:40
2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) m.t.
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:12
4 - KÄMNA Lennard (BORA) +0:14
5 - THOMAS Geraint (INEOS) m.t.
6 - GAUDU David (Groupama) +0:19
7 - MAS Enric (Movistar) +0:21
8 - BARDET Romain (DSM) m.t.
9 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) +0:29
10 - KUSS Sepp (Jumbo-Visma) +0:41