Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Hiru taldeburu

Castroviejo, Ineosek Tourrerako aurkeztu duen talde indartsuan

EITB Media

Jonathan Castroviejo euskal txirrindulariaren helburua taldeburuak diren Thomasi, Martinezi eta Yatesi laguntzea izango da.

  • Jontahan Castroviejo

    Jontahan Castroviejo, 2022ko Giroko erlupeko baten. Argazkia: EFE

Jonathan Castroviejo euskal txirrindularia 2022ko Frantziako Tourrean egongo da Ineos Grenadiersekin. Talde britainiarrak astearte honetan (ekainak 28) jakinarazi du Tourrerako hautatu dituen zortzi txirrindularien zerrenda.

Geraint Thomas, Adam Yates eta Daniel Felipe Martinez izango dira taldeburuak. Thomasek Tourra irabazi zuen 2018an, eta Martinez txapeldun izan da aurtengo Itzulian. Hiru taldeburuei laguntzea izango dute helburu Jonathan Castroviejo, Luke Rowe, Filippo Ganna, Tom Pidcock eta Dylan Van Baarle txirrindulariek.

Hauek dira Ineos Grenadiersek 2022ko Frantziako Tourrerako deitu dituen zortzi txirrindulariak: Geraint Thomas, Adam Yates, Daniel Felipe Martínez, Jonathan Castroviejo, Luke Rowe, Filippo Ganna, Tom Pidcock eta Dylan Van Baarle.